Dakizuen bezala, datorren apirilaren 4an hasiko da Garesen (Nafarroa), Korrikaren 21. edizioa, eta hamar egun beranduago, apirilaren 14an bukatuko da Gasteizen. Aurten, Klika lelopean, hamar egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko duen ekimen sozial hau apirilaren 13an, larunbat goizaldean iritsiko da Beasaina! Eta jakina, ohi bezala, Andramendi Beasaingo Ikastolan ere modu aktiboan egingo dugu euskararen alde klika!!
Horrexegatik, Korrika laguntzaile izatera animatu nahi zaituztegu! 12 euroren truke AEKren euskaltegiei laguntzea lortuko duzu.
Horrez gain, Korrikako pin-a eta Korrika txartelaren abantailez ere gozatu ahalko duzu! Anima zaitezte eta bizi euskaraz! Egin dezagun korrika, eta egin dezagun euskararen aldeko klika!!
Informazio gehiagorako: www.korrika.eus
Hastera doa Errigoraren udaberriko kanpaina! Datorren martxoaren 7tik 22ra arteko epean egin ahal izango dituzue saskiaren eskaerak honako modu hauetara:
● Idazkaritzara etorrita (egunero 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era)
● Etxeetara bidaliko ditugun galdetegien bidez
● Errigoraren web orrian zuzeneko eskaera eginez (www.errigora.eus) Dakizuenez,ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.
Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera! Informazio gehiago: www.errigora.eus
MARTXOAren 8ko grebadeialdia , Beasaingo Ikastolaren erantzunaren berri eman nahi dizuegu. Irakurri arretaz oharra, mesedez.
Zuzendaritza
Irudiak: Sara MujikaUrtero legez, datorren astelehenean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu Beasaingo Ikastolan! Gure ohiturei eutsiz, Santa eskean irtengo gara hiru urtetik gorako ikasleekin.
Egitaraua:
● 15:00etan, kalejiran irtengo gara ikastolatik
● 16:00etan Ikastolara itzultzearekin batera, kantatu eta txokolate beroa hartuko dugu, LH2ko gurasoen eskutik
● 18:30etik aurrera, DBH2ko ikasleak irtengo dira kalez kale kantuan. Gurekin batera Beasaingo kaleak kantuz alaitzera gonbidatzen zaituztegu!
Oharrak:
● Jangelan geratzen diren ikasleek goizetik ekarri beharko dute baserritar jantzia. Bazkaltzera etxera doazenak, berriz,
arratsaldean etorriko dira jantzita
● Eguraldi txarra eginez gero Ikastolan bertan ospatuko dugu
● Ikasleak irakasleen ardurapean ibiliko dira eta makilak ikastolan bertan banatuko zaizkie dagokien ikasleei
Har ditzagun makilak eskuan, eta ospa dezagun Santa Ageda bezpera kantuan!