Urria etortzearekin batera, hemen datoz Kilometroak! Igandean, urriak 6, Zarautzen ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen aldeko urteroko jaia, aurtengoan Salbatore Mitxelena ikastolak antolatuta, Ni, hi, hura, ikastola mundura lelopean! Link honetan:
DBH3 eta DBH4ko ikasleak erronkan!
Dakizuenez, Ikastolen elkarteko jaietan Erronka deitzen zaion proba-saioak egiten dira. Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakatzen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin ekintzetan parte hartuz, eta jakina, ondo pasatuz eta ondo pasaraziz! Aurtengoan gainera, Kilometroetan ospatuko den Erronkan, gure DBH3 eta DBH4ko ikasleek ere parte hartuko dute!
Erronkan, mota guztietako probak egin beharko dituzte, eta lehen proba egiteko jada ohar hauxe egin dute parte hartzen ari diren ikasleek: Erronkan parte hartuko duen Ikastolako taldea (Argazkia: Goierriko Hitza)
Lehen erronka olio zaharra biltzea da, 25 litro. Dagoeneko Ikastolako sarrera nagusian jarri dugu olioa biltzeko ontzia, eta eskertuko genizueke etxeetan duzuen olio zaharra bidoi honetan uztea ostiralerako!
Joan-etorrirako autobusa
Kilometroetara joan-etorria egiteko Ikastolak autobusa jarriko du igande goizean. Autobuserako sarrerak salgai egongo dira Idazkaritzan asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 16:30etik 18:00etara, hauek amaitzen diren arte.
Igandean, autobusa 8:00etan irtengo da. Itzulera ordua, berriz, arratsaldeko 18:30ean izango da. Horrela bada, lagun diezaiegun gure ikasleei Erronkan, eta anima gaitezen guztiok igandean Zarautzera, gure ikasleak animatuz egun on bat pasatzera!!!
Ni, hi, hura, ikastola mundura!!!
Astearte honetatik aurrera (urriak 1), 2019-2020. ikasturteko bekak (0-16) eskatzeko aukera izango duzue Idazkaritzan, egun eta ordu hauetan.
- 9:00etatik 9:30era, eskaerak berriztatzeko
- 9:30etik 12:30era, eskaera berriak egiteko
Arratsaldez (astearte eta asteazkenetan bakarrik) 16:00etatik 17:00etara egongo da aukera eskaerak berriztatzeko edo eskaera berriak egiteko.
Ordutegi honetan etortzerik ez baduzue email bat bidali idazkaritzara (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz deitu: 943 88 96 17
Bekak eskatzeko azken eguna urriaren 25a, ostirala, izango da. Digitalki eskatzeko azken eguna, berriz, urriaren 29a, asteartea izango da.
Ikasturte berriaren hasiera dela eta, guraso bilerak antolatu ditugu ziklo guztietako gurasoentzat. Albiste honetan daukazue bilera hauen inguruko informazioa:
HAUR HEZKUNTZA (HH):
Irailak 23, astelehena:
● 15:30 - HH 2 urtekoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - HH 2 urtekoen gelako bilera egingo da euskaraz
Irailak 24, asteartea:
● 15:30 - HH 5 urtekoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - HH 5 urtekoen gelako bilera egingo da euskaraz
Irailak 26, osteguna:
● 15:30 - HH 3-4 urtekoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - HH 3-4 urtekoen gelako bilera egingo da euskaraz
LEHEN HEZKUNTZA (LH):
Irailak 25, asteazkena
● 15:30 - LH 4, 5 eta 6. mailakoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - LH 4, 5 eta 6. mailakoen gelako bilera egingo da euskaraz
Irailak 30, astelehena
● 15:30 - LH 1, 2 eta 3. mailakoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - LH 1, 2 eta 3. mailakoen gelako bilera egingo da euskaraz
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH):
Irailak 26, osteguna:
● 15:30 - DBH 1 eta DBH2 mailakoen gelako bilera egingo da euskaraz
● 15:30 - DBH3 eta DBH4 mailakoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - DBH 1 eta DBH2 mailakoen gelako bilera egingo da gaztelaniaz
● 17:00 - DBH3 eta DBH4 mailakoen gelako bilera egingo da euskaraz
OHARRA: Bilera hauetara etortzea garrantzitsua da, mesedez etortzerik ez baduzue jakinarazi tutoreari.
Indarberrituta eta ikasteko gogo biziz, Beasaingo ikastolan ere ekin diogu 2019-2020. ikasturte berriari! Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Mailara bitartean gogotsu eta ilusio handiz hasi ditugu klaseak!
Maila ezberdinetako ikasle, irakasle zein guraso guztioi, ongi etorri beste urte batez gure ikastolara!!!