LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 276
![]() |
||
Miren Aierbe |
2021 ean hasi zen lanean Beasaingo ikastolan, 2018 an praktikak bertan egin ondoren.
Kudeaketa informatikoan Ingeneritza Teknikoa eta goi mailako Ingeneritza Informatikoa ikasi ditu Mondragon Unibertsitatean.
Bigarren hezkuntza eta batxilergorako irakasle Masterra Valentziako Unibertsitatean ikasia. Baxilergoan eta lan bide heziketan irakasle aritua.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 454
![]() |
||
Eider Dorronsoro |
Eider Dorronsoro Auzmendi. Gizarte Integrazioko Teknikaria. Aurrez praktikak egina eta aisialdian aritua Beasaingo Ikastolan. Heziketa Berezian esperientziaduna. 2021ean hasia Beasaingo Ikastolan.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 368
![]() |
||
Nerea Telleria |
Nerea Telleria Insausti. Haur Hezkuntzako gradua Heziketa Bereziko espezialitatearekin (EHU-n) eta Lehen Hezkuntzako gradua (Mondragon Unibertsitatean) bukatu ondoren, lan desberdinetan jardun eta gero 2020an hasi zen Beasaingo ikastolan lanean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1149
Ioritz Begué |
Beasaingo Ikastolako ikasle ohia naiz eta Pauso Berriak programako praktikak egin nituen Beasaingo Ikastolan 2019-20 ikasturtean, bai jangelan eta baita Haur Hezkuntzan ere. Gogotsu eta ilusioz beterik ekin nion esperientzia berri honi, eta lanean hasteko gogo izugarriz hasi nintzen.
Orain, aurretik izandako irakasleak lankide izatera pasako dira.
2020-21ean Haur Hezkuntzako irakasleen laguntzaile da.