Lehen Hezkuntzako gure ikasleak ez dira geldirik egon egun hauetan! Klaseetan landutako gaietan zuzenean sakontzeko hainbat irteera egin dituzte, eta oso ondo pasatzeaz gainera, gauza asko ikasi dituzte!
LH 1. eta 2. mailako ikasleak, Pasaiako Albaola ontzi-museoa bisitatzera joan ziren pasa den ostiralean (urriak 26); bertan ontziak nola berreraikitzen edota konpontzen zituzten ikusi eta ikasi zuten.
LH 1. eta 2. mailako ikasleak Pasaiako Albaola ontzi-museoan (2018-10-26)
LHko 3. eta 4. mailako ikasleak, berriz, Baliarrainera joan ziren pasa den ostegunean (urriak 25). Bertan, Ibiurgo urtegia zuzenean ezagutu zuten, urtegi batek nola funtzionatzen duen ikasiz.
LH 3. eta 4. mailako ikasleak Baliarrainen (2018-10-25)
Eta LH 5. eta 6. mailako ikasleak aldiz, Oiartzungo Arditurriko meategietara joan ziren pasa den ostiralean (urriak 26), meategi bat zuzenean ikusi eta bertan lana nola egiten den ikastera.
LH 5. eta 6. mailako ikasleak Oiartzungo Arditurriko meategietan (2018-10-26)
Aurtengo Errigorako kanpaina: saskiak eskatzeko aukera
Urtero bezala, Errigorako kanpaina martxan da. Aurtengoan, bi saski daude aukeran, beltza eta zuria, eta saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Eskaera formulazio bidez egin ahalko da azaroaren 12a baino lehen.
Aurtengoa Errigorako bosgarren kanpaina izango da. Ekimen honen helburu nagusiak Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian barrena zabaltzea eta bertako euskalgintza mugimenduari bultzada ematea dira, herrigintza, auzolana eta lan kolektiboa oinarritzat hartzen dutelarik.
Anima zaitezte, eta egin ezazue zuen eskaera!
Informazio gehiago: www.errigora.eus
![]() |
“Oso balorazio oneko” Nafarroa Oinez jaia
Eguraldia lagun, milaka ikastolzale eta euskaltzale hurbildu ziren pasa den igandean (urriak 21) Altsasura, Iñigo Aritza ikastolak antolatutako aurtengo Nafarroa Oinez jaiari babesa ematera. Behin eguna pasata, ikastolako ordezkariek oso balorazio positiboa egin dute.
Euren esanetan, “bikaina izan da eguna, eguraldi ederrarekin, eta jende andana ibili da ibilbide osoan zehar, aurreikuspenak bete eta gaindituz, gainera”. Ikastolak eskerrak eman dizkie urte osoan lana egin duten boluntarioei, eta baita ikastolen proiektuari babesa ematera hurbildu diren lagun guztiei.
Aurten, bereziki, garrantzi berezia eman diote inklusibotasunari, eta horren erakusle izan dira inklusibotasunaren inguruan antolatutako tailer bereziak.
Beasaingo Ikastolatik Iñigo Aritza ikastolako lagunei agur bat, eta zorionak lortutako arrakastagatik!!!
![]() |
||
![]() |
![]() |
|
Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola | Argazkiak: Iñigo Aritza ikastola |
Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu zen.
Kilometroetako kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti ziren atzokoan. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.
Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!
Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren
alde honako kontu korronteetan:
|