Ikastolako LH5 eta DBH1eko ikasleak Azpeitiako Antzerki Topaketan izan ziren azaroaren 13an. LH5ekoek "Holliwoodeko izarrak" antzezlana eskaini zuten eta DBH1ekoek berriz "Amama Benidormen".
Beasaingo Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak Euskaraldiko talde-argazkian (2018-10-19)Andramendi Beasaingo Ikastolan ere bat egin dugu Euskaraldia ekimenarekin; gogoratuko zareten bezala, joan den urriaren 19an, Euskaraldiko talde-argazkia atera genuen, ekimenari babesa erakusteko. Baina horretaz gain, beste hainbat ekintza egingo ditugu datozen egunotan Euskaraldiaren harira!!
Euskaraldia Beasaingo Ikastolan:
Azaroak 23, ostirala:
● 15:00: LH 6. mailako ikasleek, udaletxeak antolatutako emanaldi berezi batean hartuko dute parte Gernika pasealekuko frontoian, Emakumeen Aurkako Indarkeria desagertzeko Nazioarteko Egunaren harira
● 16:15: Euskaraldiaren hasiera ospatzeko, HH 5. mailako gurasoek prestatuta gaztaina-jana egingo da ikastolan
Azaroak 30, ostirala:
Abenduaren 3a ikastolan jaieguna denez, egun horretan ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Urtero bezala, hainbat ekintza egingo ditugu.
Horrez gain, Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan, gure ikasleek hainbat ekintza ezberdin egingo dituzte: LHkoek adibidez, beraien kartelak eta Ahobizi/Belarriprest txapa bereziak erakutsiko dizkigute. DBHn, ostera, Euskaraldiarekin lotutako erronka bereziak egingo dituzte, gaiari buruzko ikasmaterial bereziak lantzearekin batera.
Euskaraldia Beasainen:
Beasain herri mailan ere, hainbat ekintza burutuko dira datozen egunotanEuskaraldia dela eta (iinformazio gehiago eta zehatzagoa link honetan aurkituko duzue: https://beasain.euskaraldia.eus/)
● Azaroak 21, asteazkena: Andoni Egañaren hitzaldia, 19:00etan, Igartza jauregian
● Azaroak 23, ostirala (Euskaraldiaren 1. eguna): txapa-jazte ekitaldia;, Takolo eta Pololo pailazoen emanaldia, 17:30ean Udaletxeko plazan
● Azaroak 28, asteazkena: Euskaraldia eta euskararen erabilgarritasuna mahai-ingurua, 19:00etan, Igartza jauregian (parte hartzaileak: Aitor Sarriegi, Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ekaitz Goikoetxea)
● Abenduak 1, larunbata: Irakurle taldearen elkarretaratzea, 18:00etan, Igartza jauregian (Gonbidatu bereziak: Uxue Alberdi eta Juan Kruz Igerabide)
● Abenduak 3, astelehena (Euskaraldiaren 11. eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna): amaiera-ekitaldia, 19:00etan, Udaletxeko plaza azpian
Anima zaitezte ekitaldi hauetara! Beasaingo Ikastolan ere Euskaraldiarekin bat!
![]() |
![]() |
DBHko ikasleak Donostiako Miramongo Zientzia Museoan ( 2018-10-09)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek zientzia eta natura lantzeko aukera izan dute, urrian zehar egin dituzten egun osoko bi irteeren bidez.
Pasa den urriaren 9an, Donostiako Miramon auzoko Zientzia museora joan ziren. Bertan, ikastalde bakoitzak hainbat tailerretan hartu zuen parte: besteak beste, astronomia, matematika manipulatiboa, kimika tailerra, eta elektrizitate tailerra egin zituzten. Tailerren ostean, museoko hainbat sailetan libreki ibiltzeko aukera ere izan zuten!
Urriaren 22an, berriz, Zumaiako Flyschetara joan ziren, eta bertan, behaketa-lan bat egin zuten, hango animaliak behatuz eta bertako espezieen lagin ezberdinak hartuz. Eguraldia lagun, eta eguna ondo bukatzeko, Zumaiako Santiago hondartzan bazkaldu zuten!
DBHko ikasleak Zumaiako Flyschetan ( 2018-10-22)