- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 29
Jarraian irakur dezakezue, laburtuta, EAEko Ebaluazio Diangonstikoan Beasaingo Ikastolak lorrtu dituenak, zehatz-mehatz.
Iritsi berriak dirernez, oraindik ez dauzkagu EHIko ikastolakoen bata<-bestekoarekin alderatuta., eta urtez -urteko aldaketarik ere ez dugu egin ahal izan.
EMAITZ EREDUGARRIAK, AURTENGOAN ERE.
Aurreko ebaulazio diagnostikoan bezala hezkuntz erabileran eta gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza eredugarria dela froga liteke Euskadi mailan, eta gure ISEK edo kultur-gizarte maila bereko emaitzekin alderatuz.
Ikastolen ereduak eta Beasaingo Ikastolaren ustez, DEI bidez egiten ikasleen jarraipen pertsonalizatuari esker, ikusten da
a.- Gure ikastolan ikasleen gehiengo erabatekoa erdi mailan eta goiko mailan kokatzen da.Gure ikastolaren aniztasuna ezagututa ere, eta jatorri aldetik Euskadikoa baino maila handiagoan gauden arren, batean ez dela beste frogen artean, ikasleen %5.5aren ingurua geratzen dela hasiera-mailan.
b.- Gure ikasleen %52.2ª goi mailan dago euskara frogetan. Eta jatorriz euskaldun ez izateak ez duela ezinezko bihurtzen goi mailarra iristea. Erkidegoko euskararen eta D ereduaren euskararen erabileran Euskadiko eta D ereduko ikasleekiko mailaren gainetik gaude.
d.- Euskarak bermatzen du ia beste froga guztietan ( matematikan, ingelesean, konpetentzia zientifikoan eta ikasten eta pentsatzen ikasten ikasteko gaitasunean) emaitza onak izatea. Aurreko ikasturteetako ebaluazio-diagnostikoetan ere beti azpimarratu den bezala, bataz bestean ia %30ean dagoela gure ikasleria maila aurreratuan.
Joera honekin frrorgatuta geratzen da egokia dela Beasaingo Ikastolak kultur-artekotasunean eta euskara eguneroko bizi-moduan ere erabiltzeko egiten duen apustuak direla gure indargune.
Kultur-artekotasunari, euskara erdigunean jartzeari eta Ikastolak ordutegi zabalak lortzen dute Erkidegoko etorkinen portzentaiarekin alderatuta gure ikastolan presentzia hori altuagoa izan arren, arrakala soziala ekiditea, orokorrean. Eta %94an bermatzen baitu ikasketetan behe mailan ikaslerik ez izatea.
Beasaingo Ikastolalk bere poza eta harrotasuna aldarrikatu nahi du ikasturte amaiera honetan ere. Bai lanean diharduten irakasleei, bai goizeko 7:30etatik 17:30ak arte zerbitzu osagarrietan eta hezkuntzan diharduten langileei, eta baita gure familia eta ikasleei, beraien datuetan adierazten den bezala euskara baita gure ikastolako familiei ere.
EBALUAZIO DIAGNOSTIKO HONEN EBALUAZIOA
Beasaingo Ikastolak beti azpimarratu du Ebaluazio-Diagnostiko hauen balioa gure ikasleak adina gure Ikastolako-jarduna ebaluatzeko eta gizarte-testuinguru etta aldagaik alderatzea eraginkorra baita.
Oso beharrezkoak dira kanpo-ebaluazioak eta baita guree ikastetxea Erkidean kokatuz gure lan egiteko sistema aztertzeko ematen zaigun aukera. Aurten egin berri dugu Beasaingo Ikastolako euskararen erabilera mailaren diagnosia, eta Lau Urtekeo euskara plana abian dugu.
Garrantizkoa da Ebaluazio Diagnostikoan ikasleek eta familiek ematen dituzten erantzunetatik abiatea ere ikusteko non dagoen kokatua gure ikastola Euskadi mailan.
Aurrten azpimarratu nahi dugu Euskadiko bataz bestekoa bikoiztu edota hirukoiztea lortzen dugula hizkuntzaren erabileran eta mailan, eta horri esker, gure emaitza guztiak hobeak izatea lortzen da.
- familietako komunikazio hizkuntza %73,9 da ( Euskadikoa %19,6)
- eta Ikastolakoa % 95,38koa ( Euskadikoa %46,21).
Hori dela eta, guraso guztioi azpimarratu nahi dizuegu, zuen seme-alabak euskaraz orduan eta gaitasun handiagoa izan, gainerako ikasgai guztietan ere aurrera hobeto egingo dutela, eta euskararekiko jarrera indartzen jarraitzeko etxean eta ( telebista euskaraz ikusiz, euskarazko musika , liburu eta IKT programetara bultzatuz ) eguneroko bizimoduak ( eskolaz-kanpoko ekintzetan ) eta edonon eta ahal den guztian euskaraz arituz.
Ebaluazio-Diagnostikoak antolatzeko moduaz betiko kezkak ditugu. Oraingo honetan, bada zer zuzendua:
- Froga batzuetarako oso denbora gutxi egon da (matematika)
- Galdera konplexu eta testu zailak (gazteleraz, matematikaz edota ikasten eta pentsatzen ikasi)
- Ikasleak Ebaluazio Diagnostiko horrekk eskatzen duen dinamikara ohitzeko denbora gutxi ( bi aste).
Egia da, baita ere, hainbat frogatan ez dutela parte hartzen ikasle guztiek, eta baita hainbat gaitasun edo froga ez direla aldiro errepikatzen.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 244
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 99
Beasaingo Ikastolak bere 25. urteurrenean Ikastola festa antolatu du ikasturte amaieran.
Bero handia izan arren, urtero bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleek bere bigarren eskuko azoka antolatu zuten goizean, eta DBH1eko ikasleek hartu zuten Ikastolaren festaren antolaketan ikasleen animazioaren ardura.
200 lagunetik gora elkartu ziren bazkaltzera, eta bazkal ondoren DBH1eko ikasleek bere ikasbidairako antolatu zuten zozketako sariak eman zituzten. Saski potoloa bertan zegoen batek jaso zuen, baina saski ekologiko saria eman gabe geratu zen.
SASKI EKOLOGIKOAREN ZENBAKIA :781
Saski potoloa eta saski ekologikoko produktuak Beasaingo denda hauek eman zituzten: Mujika harategia, Iñaki Montouya denda, Azurmendi harategia, Kutixi ganbara, Olano harategia, Hurbileko jalea, Txomin Zubeldia Ardotegia. 781. txartela ondo gordeta izango du norbaitek. Ekainaren 30a baino lehen ekarri dezala Ikastolara et DBH 1. mailako ikasleen emango diete saria.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 181