1996-2001
- Xehetasunak
- Kategoria: 1996-2001
- Bisitak: 13232
Urbialde enparantzako eraikinean
Ikastolak Eskola Publiko bihurtzeko antolatutako prozesuaren ondoren sortu zen Beasaingo Ikastola. Orduan ere, eraikina, Hezkuntza Sailaren esku geratu zen derrigorrezkoak ziren bazkideen bi herenen aldeko botoak lortu ez arren eta orduko 40 miloi pezetarekin ekin behar izan zion Beasaingo Ikastolak bere ikastola proiektua eraikitzeari: ametsek adreiluak behar dituzte.
Orduan ere guretzat izendatuta zeuden Udaletxeko gelak (Alkartasuna Lizeoak erabiltzen zituenak) eta Olanoren etxekoak ez ziren gure esku gelditu, eta bitartean urtebetez SENPERE merkataritza zentroan eskola ematen aritu ondoren, ikasturtea Urbialde plazako geletan amaitu genuen.
HEZKUNTZA SAILAk, bertan ikasgelak baimenduko zituela idatzi zuen, eta beste lokal horiek herriaren premietarako geratuko zirela, beraz, behar zirenerako, baita DBHrako ere. Azkenean, Horretarako, Hezkuntza Sailaren jakinean eta harremanetan baina baimenik gabe aritu ginen eskolak ematen Senpere merkatal-gunean, besteak beste Hezkuntza Sailak legeztatuko zuen eraikuntza baten bila.
1997eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen . Agindua 1997ko irailaren 1ekoa zen. “GEUREA IKASTOLA Kultur Elkartearen “ titularitatepean onartu zuen Hezkuntza Sailak ikastolaren irekiera eta jardunean jartzeko baimena .Haur Hezkuntzako baimendu zen.
1998ko uztailaren 21eko aginduz BEASAINGO IKASTOLAren titularitatea ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. ELK.arena izatera pasa zen
1999ko otsailaren 24ko aginduz Lehen Hezkuntzarako baimendu zen
|
DBHren lehen eskaria 1991ko Errege Dekretuaren arabera eta Informe Periziala
1998an ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.k , DBH ematen hasteko baimena eskatu zuen. Ekainaren 14ko 1004/1991 dekretuko 4. xedapen gehigarriaren arabera obrak egin ondoren, proiektua ekonomikoki sostengatuko zuen Kilometroak antolatuta. Hala ere, 1999ko ekainean, Hezkuntza Sailak, DBHrako baimena ez ematea erabaki zuen, ez xedapen horrek arautzen zituen arkitektura arauak ez betetzeagatik, xedapen hori aplikagarria ez omen zelako eta Beasaingo Ikastola ikastetxe gisa 1991z gerozkoa omen zelako baizik.
Horiek horrela, Ikastolak auzitara eraman zuen Hezkuntza Sailak hartutako erabaki hori, ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. E. delako publiko bihurtu ez zen aurreko kooperatiba-zatiaren jarraipena. Auzia berriz ere galdu egin zen, izan ere, orduan, ikastetxe kontzeptua arkitektura kontzeptu bihurtu baitzen eta epaileak, ikastetxe berria eraikin ezberdina zela ebatzi zuen, beraz, orduan, aipatutako 4. xedapen hori ezin zela erabili argudiatu zuen.
Hala ere, epaiketarako peritu txostenaeraman egin zen. Peritu txosten hori burutzeko, alde bakoitzak hiru tekniko aurkeztu zituen, eta epaiketan, Hezkuntza Sailak proposatutako teknikariak egindako peritu txostena erabili zen. Peritu txostenak berretsi egin zuen ,Ikastolak aurkeztutako obra¬ proiektua eta egindako obrak aztertu ondoren, 4. xedapen gehigarriak eskatzen zituen arau guztiak goitik behera betetzen zituela
Auzitan ibili zen ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK. aldarrikatuz lehengo kooperatibaren jarraipena ( ALKARTASUNA) ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP. zela, beste aldeak publifikazioa hautatu zuenez. Baina prozesu luze baten ondoren ezezkoa jaso zuen ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ak instantzia guztietan.