BEASAINGO IKASTOLAk eta ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAk sinatua dute hitzarmen bat eta hari esker , CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile Baimendua da, 2014az geroztik eta Young Learners, KET, PET eta FCE for Schools azterketak ere egiteko aukera dute Ikastolan bertan .
Elduaien Hizkuntza Eskolak 40 urtetik gorako esperientzia Cambridge aztereketen inguruko irakaskuntzan.
ELEANITZ EHIkok Ikastolen proiektua da. Beasaingo Ikastolak Hizkuntz Trataera Bateratu proiektuaren barruan txertatzen du eleaniztasuna, beti ere euskarari indarrik kendu gabe.
Bestalde, Elduaien Hizkuntza Eskolarekin sinatutako hitzarmenari esker, Beasaingo Ikastolan urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak burutzen dira, alegia, Young Learners test-etatik hasi eta First Certificate for Schools bitartekoak. KET, PET eta FCE for Schools deialdien informazioa aurretiaz jakinarazten da.