Proiektu interesgarri batean murgildu zaizkigu egunotan DBH1 eta DBH2. mailako ikasleak! Fotoetxe argazki-dendak antolatuta, Idatziz edo margotuz izeneko tailer berezi batzuetan egon dira aste honetan. Bertan, hainbat argazki aztertu dituzte, eta horiek interpretatzeko gakoak ere ikasi dituzte. Ikasle bakoitzak bere argazkirik gustukoena aukeratu du, eta datozen egunetan, horien inguruko interpretazioa egingo dute bakoitzak nahi duen euskarrian: idatziz (esaldi, testu, poema edo bertso bidez) edota marraztuz.
Beraien sormen-lanaren emaitzaz datorren astelehenean (abenduak 2) gozatu ahalko dugu, izan ere, egun horretan, koadro horien inguruko erakusketa egingo baita, gure ikasleek eginiko marrazki eta testuak ere ikusgai egongo direlarik!
![]() |
![]() |
||
![]() |
![]() |
Dagoeneko martxan da, 2019ko Errigora kanpaina. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahalko dituzue. Aurtengoan, gainera, hiru saskiren artean aukeratu ahalko duzue!
Eta zertarako eskatu saskiak? Batetik, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari emango zenioke!
Eskatu saskia(k) eta izan zaitez zeu ere auzolan erraldoi honen parte! Ikastolako Idazkaritzako ordutegian zure eskaera egin ahal izango duzu, datorren ostirala (azaroak 15)bitartean.
Informazio gehiago Errigora kanpainaren web orrialdean aurkituko duzue: https://www.errigora.eus/
![]() |
Tuterako ‘Argia’ ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez jaia, eta pasa den igandean (urriak 21) ospatu zuten. Zoritxarrez, Nafarroako Ikastolen Festako parte-hartzaileei eguraldiak ez zien lagundu. Baina nahi izanez gero, zuk lagun diezaiekezu!
‘Argia’ ikastolari laguntza eman nahi izanez gero, egin zure ekarpena. Errenta aitorpenerako zure ekarpenaren agiria bidaliko dizugu. Modu honetara eman dezakezu laguntza:
- Laboral Kutxa -- ES39 3035 0102 3810 2005 4552
- Nafarroako Rural Kutxa -- ES58 3008 0003 0539 0183 6324
- Caixabank -- ES52 2100 3695 1322 1015 8880
Edozein ekarpen ongi etorria izango da!