![]() |
||
![]() |
Hartu Nafarroa hegoaldeko propio diren produktuekin osatutako saskia 50€ren truke.
Bertako 15 ekoizleren primerakoproduktuekin bete dugu aurtengo otzara. Barietatea eta kalitatea denon eskura!
Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da jasotakoaren %25:
• Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera.
• Erriberako AEKra.
• D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.
|
![]() |
||
Errigora egitasmoaren bultzatzaileak, gaur. |
Beasaingo Ikastolan ere eska daitezke ERRIGORAko KUTXAk
|
Zirkorako tailerrerako ez du jende askok izena eman. Hori dela eta, pentsatu dugu urritik abendura ematea, astean behin . Urtarriletik aurrera erabakiko da jarraitu ala ez, hemendik aurrera izena ematen dutenekin. ·
- *Matrikula 30 €koa izango da.
- *Eskolak asteazkenetan izango dira 13:20etatik 14:20era
- *Urriaren 21eko eta 28ko saioak dohain izango dira, baina izena eman behar da antolatu ahal izateko
URRIAREN 21-28an Zirko-Tailer sustapenean izena eman egin behar da antolatzeko. Eta azarotik aurrera egin nahi duzuenok ere bai, lehen eman ez baduzue.
Malbarismoa, akrobazia... norebere gorputza hobeto ezagutzeko eta jendartean aritzeko gaitasuna landuko , besteak beste.
Udalekuak 2015:Hona hemen zirko tailerrean aritu diren haurren ikuskizuneko hasierako zatitxoa. A ze nolako artistak zareten!! Mila esker Ipotx!!
Posted by Beasaingo Ikastola on Ostirala, 2015.eko Uztailak 10
Ikastola ereduari gorazarre, ikasturte hasierako ekitaldian
Zorionak bere diplomak jaso dituzten ikasle guztiei. Oso maila ona dute gure ikasleek, eta berriro ere harrotu gaituzte. Zorionak gure ingeleseko irakasleari ere.
Beasaingo Ikastolak eta Elduaien Akademiak hitzarmena sinatu zuten 2014-15 ikasturtean. Aurtengo Udalekuetan ere Elduaien Akademiarekin lan egin dugu , eta aurrerantzean ere eguerdietan Lehen Hezkuntzako ikasleentzat osatuko dugu taldea eguerdietan.