Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 4047
Eguraldi onaz gain, giroi aparta izan genuen atzokoan. Urte hauetan gurekin lanean aritu den jendea omendu genuen batez ere, baina atzoko festa antolatu zutenek ere merezi dute txalo-zaparrada, eta ez tixikiena atzoko hamaiketakoa eta postreak prestatu zituztenei. Mila esker denoi.
Hementxe ikusi ditzakezue gure lehendakariaren hitzak Goierri Telebistarako eta atzoko jaialdiaren laburpen txiki-txiki bat.Hainbeste irudiren artean, aukeraketa on bat egin eta argitaratuko dugu egunotan.
|
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 3601
|
2015eko udaberrian jaso zuen Beasaingo Ikastolak DBHko behin-behineko baimena. Irailean obrak hasi ziren eta iada DBH emateko beharrezko diren 1200 metroak obratu dira, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko. 2016ko irailean bertan hasiko dira DBHko lehen mailako ikasketak.
Iganderako festa berezia antolatu dute Beasaingo Ikastolan. Eguraldiak laguntzen badu goizeko 11etan kalejira egingo dute Beasainen barrena, erraldoi eta buruhaundiekin, eta 12etan Urbialde anparantzan dantza eta musika ekitaldi baten ondoren, Ikastola erakutsiko dute eta nahi duenarentzat mokadu bat antolatua dute.
Igandeko antolaketan , musika joz eta dantzan parte hartuko duten guraso, ikasle eta ikasle ohiez gain, 30 lagunek hartuko du parte.
Beasaingo Ikastolak bertan ikasi duten ikasle ohiak gonbidatu nahi ditu, urte guztiotan lagundu dioten beasaindar eta ikastolazale guztiekin batera.
BEASAINGO IKASTOLAren historia labur bat
2014-15ean ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.a eta ERAGINEZ fusionatu egin ziren, eta Oinarrik abalatutako 800.000 €ko mailegu batekin ANDRAMENDIK Urbialde enparantza azpiko lokalak bereganatu ditu, eta behin behineko baimena lortu du.
2015-16 ikasturtean obrak burutu ditu eta 2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztiak bere gain izango dituen lerro bakarreko ikastola osatuko du ( 0-16 urte ).
Orain Beasaingo Ikastolak 283 ikasle ditu eta 2016-17an 300 ikaslerekin hastea aurreikusten du. Ikastolak 26 langile ditu, eta hurrengo urteetan ere bere irakasleria hazi egingo da.
BEASAINGO IKASTOLA PRENTSAN
Emozio askoko korapiloa dugu bular barnean ikastolako kideok: ikasleetatik hasi, gurasoetatik pasa eta irakasleetan amaitzen. Ilusio handia dugu ospakizunerako eta horren erakuslea da prentsa:
“Goierriko Hitza”-k portada eskaini digu eta orrialde oso bat eta “Noticias de Gipuzkoa”-k Goierri-Urola atalean zutabe bat. Online formatuan ere ikusgai dago berria. Hementxe dituzue loturak:
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 3668
Euskaldunek etxeari teilatua emandakoan trapala egiten dute. Geuk ezin jarriko dugu lizarrik teilatuan, baina denok elkartuko gaituen festa antolatu dugu Urtarrilaren 17rako. Orain arte gela-arduradunen bidez adierazi izan zaizuenaz gain ohar batzuk bidali nahi dizkizuegu.
Azpimarratu nahi genuke, ahalik eta ikasle gehienek parte hartzea nahi dugula eta zuen informazioa ere jaso behar dugula. Hori dela eta mesedez erantzun ahalik eta bizkorren ondorengo galderei
• Egun horretan egon behar ez baduzue adierazi irakasleari
• Familia bakoitzetik zenbat lagun etorri behar duzuen jakin behar dugu hamaiketakoa prestatzeko. Adierazi hori gela-ordezkariari.
Datorren astean zehar iritsiko zaizue informazio gehiago irakasle eta gelaordezkarien inguruan baina oraingoz kontuak honela daude ( eguraldia eta beste inguruabar batzuek bitarte aldatu daitekeen arren )
• 11etan IGARTZAtik hasita MUSIKARIekin, Beasain eta Zizurkilgo ERRALDOIekin eta BURUHAUNDIEKIN hasiko dugu kalejira eguraldi ona bada. Txarra bada beste elkartze-puntu bat adieraziko zaizue. HAUR BATZUK badituzte etxean buru-haundiak. Jantzita parte har dezakete kalejiran.
• 12etan URBIALDE PLAZAn elkartuko gara, eguraldi ona bada. Bertan HH5 urtetik LH6ra bitarte dantza ikasten ari diren ikasleek dantza egiteko antolaketa burutu dugu. Bakarren batek ezin badu, adierazi mesedez.
• LH6ko ikasleek eta beste lau-bostek Irakurri egin behar dute eta HH5etik aurrera anai-arrebarik ez duten 2 urteko gelakoak, 3 urtekoak eta 4 urteko gelako 17 ikasle eramango dituzte eskutik. Bakarren batek ez badu hemen izan behar adierazi mesedez.
• Ikasle guztiek kantatu egin behar dute. Etxean ere saiatu kantuak errepasatzen.
Guzti hau antolatzeko dagoeneko baditugu 30 lagun inguru egunean lanean aritzeko , eta baita beste 30-40 ikasle ohi dantza egiteko, musika jotzeko.... Hala ere, oraindik izena eman ez baduzue, jarri harremanetan zuen gelaordezkariarekin. Inork dantzarako, musika jotzeko edo irrintzi egiteko abilidadea baldin badu eta oraindik izena eman ez badu ere, garaia oraintxe da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 3681