Euskaraz arratsaldeko 4etatik 6etara, astelehenean, asteartean eta asteazkenean. Eta erderaz 11etatik ordubatetara astelehenean eta asteartean. EHIrekin batera antolatutako ikastaroa dugu. Astelehenean eman daiteke izena..Euskarazko talderako geratzen da libre plaza gehien. Ez dago matrikularik ordaindu beharrik. Dagoeneko 13 lagunek eman dute izena. Irakaslea, Imanol Artola da. Imanol Artola Arretxe 25 urte dituen gazte amezketarra da.
Publifikazio legearen ondoren lau ikastola berri sortu ziren Ekidegon: Azpeitikoa, Elorriokoa, Leioakoa, eta Beasaingoa. Lau ikastolok egindako ibilbidea hartuko da aintzakotzat, eta bertan Beasaingo Ikastolaren izenean Andoni Sarriegiri ere egindako elkarrizketa ere ikusi ahal izango dugu...
Bekak eskatzeko epea zabaldu da. Joan den urtean bekadun izan ziren guztien inprimakiak beteta iritsi dira.