![]() |
Ikasturte amaierako festa ekainaren 11an ospatuko dugu. Bazkari txartelak eskuragarri daude Idazkaritzan maiatzaren 30etik ekainak 6ra ondorengo ordutegian: Goizetan 11:30etatik 12:30etara Arratsaldetan: 16:30etatik 17:30etara Bazkari txartelak hartzeko azken eguna ekainaren 6a izango da. Prezioa: helduentzat 12€ eta ikasleentzat 6€.
![]() |
||
![]() |
EKAINAREN 20AN HASIKO DIRA UDALEKUAK IKASTOLAN
Arrats oskorri, bihar eguzki gorri. Hala dio ekainari erreferentzi eginez euskal atsotitz batek. Ekaina gertu dugu eta horrekin batera ikasturtearen amaiera. Kurtsoa amaitzeko, hiruzpalau aste falta dira soilik. Gainera, ekainean goizez izango dituzte klaseak ikasleek. Osagai nahiko dira ikasleen burmuinak udako egunetan kokatzeko. Bada, Ikastolak ikasleen beharrei erantzuteko udalekuak definituta ditu jada.
Aukeran 3 edota 5 asteko udalekuak daude: bata, ekainaren 20tik uztailaren 8ra eta bestea, ekainaren 20tik uztailaren 22ra . Zikloen arabera antolatua dira 2016ko udalekuak: adibidez, bi urteko haurrek psikomotrizitate saioak, marrazki tailerrak, jolas heuristikoak … izango dituzte beren garapen sozio-kognitiboa helburu izanik. Bestalde, Haur Hezkuntzako 3 urtetik 5 urte bitartekoek ur-giroan oinarritzen den hezkuntza fisikoan trebatuko dira; izan ere, astean birritan Beasaingo kiroldegiko igerilekura joango dira. Horretaz gain, sozializazioa ere landuko dute irteerak tarteko: Oiangura, Olaberrira, Iztueta baserrira, besteak beste. Lehen Hezkuntzakoek, berriz, ingelesa sendotzeko aukera izango dute Elduaien Hizkutza Ofizialaren eskutik. Programazioan ere bada Informazio eta Komunikazio teknologietan trebatzeko lanketa. Hori gutxi balitz, kontzeptu eta egitasmo berria dauka Ikastolak: Scratch-a. Badakizue zer den? Gazteei modu sortzaile eta kritikoan pentsatzen ikasten laguntzen die, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten. Plangintza gorpuztua, hortaz, ikastolarena. Badakizue, ikastolako udalekuak beti direla aukera bikaina.
![]() |
||
Txiki Park |
Maiatzaren 27an, ostirala, Haur hezkuntzako umeak (2-5) Txiki Parkera joango dira. Goizeko 09:00etan Ikastolan egon behar dute eta itzulera 16:00etan tren geltokian izango da.
MOTXILAN ERAMAN BEHAR DUTENA: -bazkaria (otartekoa edo bokadiloa ahal bada) -edalontzia (basoa) -Arropa aldagarria: - galtzerdiak - kamiseta -txapela - 2 eta 3 urtekoek galtzak eta barruko erropa ere bai Motxila eta erropak izena jarrita eraman ditzatela. EZ DUTE ERAMAN BEHAR (guk emango diegu) -hamaiketakoa -ura Joan behar ez duenak tutoreari jakinarazi. |
![]() |
||
Oiangu |
Lehen Hezkuntzakoak, berriz, maiatzaren 27an, ostirala, Oiangura joango dira oinez. Goizeko 09:00etan ikastolan egon behar dute eta itzulera 16:30etan izango da.
![]() |
Bihar, maiatzaren 4an, Ikastolen Elkarteko ordezkari batzuek agerraldia egingo dute Eusko Legebiltzarraren Hezkuntza Batzordean, goizeko 11:30etan. Eusko Legebiltzarreko Bigarren aretoan izango da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Legebiltzarreko 2. Kanaletik.
Agerraldia Ikastolen Elkarteak eskatu eta Hezkuntza Batzordeak proposatuta egingo da. Ikastolok hezkuntzaren egungo erronkei buruz eta balizko hezkuntza lege bati buruz daukagun ikuspuntua azalduko dugu agerraldian.
Ikastolen Elkarteko ordezkariak hauek izango dira:
- Koldo Tellitu lehendakaria
- Imanol Igeregi zuzendaria
- Jose Luis Sukia Egonkortasun arduraduna.