![]() |
KULTUR ASTEA
Urteroko legez kultur astea ospatuko dugu: kantak, antzerkiak, bertsoak, dantzak etab. Baina aforo kontua dela eta, aurten bi data izango dira eta egun bakoitzen ikasle talde ezberdinek parte hartuko dute.
• Apirilak 13, asteazkena, 17:00etan.
(LH1-2 osoa eta LH4-5-6 ikasle erdiak)
• Apirilak 14, osteguna, 16:30ean.
(HH osoa eta LH2-3 osoa eta LH5-6 ikasle erdiak)
Familia bakoitzari bina sarrera emango zaio parte hartuko duten saiorako. Soberan gelditzen diren sarrerak leihatilan eskuratuko ahal izango dira famialiako gehienez bi Usurbe antzokiko ordutegian.
![]() |
Beasaingo Ikastolak datorren ikasturtetik aurrera DBH izango duela bolo-bolo dabil komunikabideetan; bai, paperezkoan eta baita digitalean ere. Urtarrilaren 17ko jaialdia baino lehen Noticias de Gipuzkoan eta Hitzan agertu ginen. Orain, aldiz, Goierri Telebistan, Hitzan eta Diario Vascon.
Oihartzuna du Ikastolak hedabideetan eta ondorioz, herritarren ahotan. Ahotik ahora nahi dugu zabaldu mezua, jalgi nahi dugu herrira; jalgi nahi dugu plazara. Honatx dituzue prentsa digitaleko helbideak:
* HITZA
Gozatu irakurketarekin!!!
Eguraldi onaz gain, giroi aparta izan genuen atzokoan. Urte hauetan gurekin lanean aritu den jendea omendu genuen batez ere, baina atzoko festa antolatu zutenek ere merezi dute txalo-zaparrada, eta ez tixikiena atzoko hamaiketakoa eta postreak prestatu zituztenei. Mila esker denoi.
Hementxe ikusi ditzakezue gure lehendakariaren hitzak Goierri Telebistarako eta atzoko jaialdiaren laburpen txiki-txiki bat.Hainbeste irudiren artean, aukeraketa on bat egin eta argitaratuko dugu egunotan.
|
|
2015eko udaberrian jaso zuen Beasaingo Ikastolak DBHko behin-behineko baimena. Irailean obrak hasi ziren eta iada DBH emateko beharrezko diren 1200 metroak obratu dira, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko. 2016ko irailean bertan hasiko dira DBHko lehen mailako ikasketak.
Iganderako festa berezia antolatu dute Beasaingo Ikastolan. Eguraldiak laguntzen badu goizeko 11etan kalejira egingo dute Beasainen barrena, erraldoi eta buruhaundiekin, eta 12etan Urbialde anparantzan dantza eta musika ekitaldi baten ondoren, Ikastola erakutsiko dute eta nahi duenarentzat mokadu bat antolatua dute.
Igandeko antolaketan , musika joz eta dantzan parte hartuko duten guraso, ikasle eta ikasle ohiez gain, 30 lagunek hartuko du parte.
Beasaingo Ikastolak bertan ikasi duten ikasle ohiak gonbidatu nahi ditu, urte guztiotan lagundu dioten beasaindar eta ikastolazale guztiekin batera.
BEASAINGO IKASTOLAren historia labur bat
2014-15ean ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.a eta ERAGINEZ fusionatu egin ziren, eta Oinarrik abalatutako 800.000 €ko mailegu batekin ANDRAMENDIK Urbialde enparantza azpiko lokalak bereganatu ditu, eta behin behineko baimena lortu du.
2015-16 ikasturtean obrak burutu ditu eta 2016-2017 ikasturtean Derrigorrezko Hezkuntzako etapa guztiak bere gain izango dituen lerro bakarreko ikastola osatuko du ( 0-16 urte ).
Orain Beasaingo Ikastolak 283 ikasle ditu eta 2016-17an 300 ikaslerekin hastea aurreikusten du. Ikastolak 26 langile ditu, eta hurrengo urteetan ere bere irakasleria hazi egingo da.
BEASAINGO IKASTOLA PRENTSAN
Emozio askoko korapiloa dugu bular barnean ikastolako kideok: ikasleetatik hasi, gurasoetatik pasa eta irakasleetan amaitzen. Ilusio handia dugu ospakizunerako eta horren erakuslea da prentsa:
“Goierriko Hitza”-k portada eskaini digu eta orrialde oso bat eta “Noticias de Gipuzkoa”-k Goierri-Urola atalean zutabe bat. Online formatuan ere ikusgai dago berria. Hementxe dituzue loturak: