![]() |
Informazio gehiago: |
![]() |
Gure zenbakia 42.244 da. Lau mila aleko tirada egin dugu.
Azken urteetan bezala, familia bakoitzari 20 ale banatu zaizkio bere inguruan saltzeko eta gainerakoa taberna eta dendetan jarrita saltzea da gure asmoa. Guztira 5€ balio du zenbakiak eta horietako 4€ jokatu egiten dira eta euro bat Ikastolarako geratzen da.
Loteria hau gelako ordezkari bidez bideratu zaizue eta abenduaren 14rako ekarri beharko da dirua idazkaritzara edo ordezkariaren bidez.
Aurten DBH ere abian jarri dugu eta behar beharrezkoa dugu diru iturriak aurkitzea, ikastolari behar duen jarraibidea emateko, eta horri eusteko behar -beharrezkoak ditugula loteria-salmenta bezalako ekimenak.
![]() |
Errigora kanpaina abian da: Nafarroako Erriberako produktuak salgai jarriko dituzte, azaroaren 8a bitarte, aldi berean nekazariak eta euskalgintzan ari diren hainbat elkarte laguntzeko. Kalitatezko eta bertako produktuak hartu, eta Euskal Herri osoko kontsumitzaileen esku jarri, saski bakarrean, 50 euroan. Aurten bi koloretako saskiak ditugu, zuriak eta beltzak. Erriberan euskalgintzan ari diren hainbat elkarterentzat izango da jasotako diruaren %25.
Goierrin AEK-k, Iparra-Hegoa eta Goierriko ikastolek babesten dugu ekimena. Eskariak egiteko bete papera edo eskatu epostaz ERRIGORA izenburupean. Eskariak azaroaren 7a baino lehen egin behar dira eta banaketak abenduaren lehen astean hasiko dira. Aurretik ordainketa egina beharko da.
ERRIGORAKO KUTXA NAHI DUT ( BAT BAINO GEHIAGO BADA JARRI KOPURUA PARENTESIAN )
IZEN-ABIZENAK____________________________________________________________________________________________
SASKI ZURIA edo BELTZA: _________________________________________________________________________________
Irailean aurkezpen zehatza egingo den arren eta hurrengo egunotan beste hainbat zehaztapenen berri emango zaizuen arren, IKASTOLAKIDEOK bilerako material grafikoa aurkezten dizuegu. bertan Ebaluazio Diagnosikoko emaitzen zertzelada batzuk. Ikastolak EHIrekin batera dituen helburu orokorrak, gure datorren urteko proiektuak eta kuoten berri ematen dizuegu.
Udan zehar webgune honetan bertan argitaratuko dugu datorren ikasturtearen antolaketarako zehazten dugun informazioa.
Uda ona pasa
|