Ikastola ereduari gorazarre, ikasturte hasierako ekitaldian
Azpeitia. 2015-9-26. Eusko Jaurlaritza eta EHIko ordezkariak omendutako lau ikastolekin. Tartean Andramendi Irakaskuntza Koop. Elk.ko lehendakaria eta Andramendik EHIko
Artezkaritza Kontseiluan izan dituen ordezkariak.
|
Ikastola ereduari gorazarre, ikasturte hasierako ekitaldian
Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako kalitatezko eta abangoardiako hezkuntza euskalduna ematen duen, herritik eta herriarentzat sortua den eta auto-eraketa eta erabakimen propioa dituen eredua da ikastolena. Behin eta berriz errepikatutako ezaugarriak izan dira, gaur, Azpeitian Ikastolen Elkarteak ospatu duen 2015-16 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian.
Ikastola ereduaren aldeko aldarri bilakatu da Soreasu antzokian gaur egin den ekitaldia. Ikastola ereduaren azalpenetik abiatu da ekitaldia eta haren gorazarre egin dute EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta gaurko ekitaldian omenaldia jaso duten ikastoletako ordezkariek, erreportaje batean utzitako lekukotzetan. Berdin Partaideko lehenbiziko artezkaritzako kideek eginikoek ere, haiek ere omendu baitituzte gaur.
Izan ere, hogei urte bete dira, 1993ko Eskola Publikoaren Legearen ondorioz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletan egon zen zatiketa mingarriaren ostean,
|
ikastola ereduari eutsi eta euren ikastolak birsortu zituztela Azpeitian, Beasainen, Elorrion eta Leioan. Ikasterri, Andramendi, Txintxirri eta Betiko ikastola izan dira omenaldia jaso dutenak.
Informazio gehiago:
- Ikastolen ikasturtearen Hasiera Ekitaldia "Hezkuntza legearen aldeko determinazio handiagoa eskatu du Koldo Tellituk", informazio gehiago berria.eus, naiz.eus, noticiasdegipuzkoa.com, deia.com, diariovasco.com
- Ikastolen Elkartea "Koldo Tellitu lehendakariari elkarrizketa", informazio gehiago argia.eus