![]() |
EZER EZ DA ZIRRIBORROA: BEASAINGO IKASTOLA, ERAKUSTEKO PASIOA
Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkartean dago eta Herri Onurako kooperatiba da. Beasainen erdian ari da . Beasainen Haur Hezkuntzatik 16 urte bitarteko Haur Hezkuntza eta Oinarrizko Hezkuntza osoa ematen dituen ikastetxe bakarra da, 0tik 16 urte bitartera.
Jaurlaritzak otsailaren 9a bitarte ireki duen matrikula-kanpainarako jakingarriak topatuko dituzu atal honean :
* BEASAINGO IKASTOLAren aurkezpen-bilerak
* Beasaingo Ikastolako kuotak eta zerbitzu kuotak
* Matrikulatzeko Ikastolara ekarri beharreko dokumentazioa
* Barematu beharrik izan ezkero kontutan hartu beharreko irizpideak
* Matrikulazio epeei buruzko informazioa
Harremanetarako Idazkaritza -ordutegia : 9:00etatik 13:00etara . 14:30etatik 18:00etara
Telefonoa : 943-889617
E-posta : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
IƱaki Bastarrikak atondu du Beasaingo Ikastolako sarrera. azken bi urteotan Beasaingo Ikastolan ari da irakasle eta ikasleei eskolak ematen, sumi-e erakusketak prestatzen...eta oraingoan Ikastolako sarrera atonduko dituen irudi berriak ekarri dizkigu. Bide batez, ikasleek klarionez marrazkiak egiteko aukera izango dute.
Beasaingo Ikastolan toki berezia du arteak. Hasiera-hasieratik hala izan da.
Jesus Lopez Zuluetaren lana, Jokin Telleriaren beasaindarraren murala, Loinaz Olanoren irudiak, Haur Hezkuntzako 0-2ko espazioa eta Haur Hezkuntza 3 urteko gela berea da Ikastolako logotipoa, Beasaingo M Olanoren irudiez hornitzen dituzte HH 0-2ko gela eta Haur Hezkuntzako 3. urtekoa. Ikasleen lanak ere ez dira zirriborroak, beraiek edertasunerantz ematen dituzten urratsak baino.
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia egin zen, atzo, Orion. Xede bakar bat zuten batzartutako kooperatibistek: premiarik handiena duten ikastolei laguntzea. Ia 800.000 euro banatu zituzten eskaera egin zuten ikastolen artean. Berriro ere agerian geratu zen kooperatiben balio nagusietakoa: gizarte ekintzarena.