Beasaingo Ikastolak 1996-97az geroztik berei izan du jangela propioa. Jangela ekologikorako jauzia EKOLAPIKO proiektuaren bidez egin zuen 2009-10ean, eta beti izan dugu Irantzu Anuntzibai dietistaren eta beste guraso eta langile batzuen arretapean.
2016-17 ikasturtean, Ikastolaren 20. urteurrena zela eta, Osasunari buruzko ihardunaldi batzuk burutu genituen, Beasaingo Ikastolako hainbat guraso eta lankideren hitzaldiz osatu zirelarik.
2017-18an geure menua apur bat berritu dugu. Berrikuntza honetaz gain, gauetarako afari proposamena ere bidaliko dizuegu aurrerantzean astero jangela erabiltzaileoi.
Jakingo duzuen bezala, 2018ko maiatzean Urbialde plaza gainera etorri gara, eta jangelan bertan antolatu ditugu ekainerako formakuntza-saioak.
Jasone OsoroAurtengo Liburu Festa, dagoeneko hamargarrena, Apirilean hasi eta maiatzaren 3an amaituko da, nahiz eta bere zainak iritsiko diren, 2016-17 ikasturtetik aurrera ebaluazio bakoitzaren amaieran SORMENari eta IKERKETA asteraino eskainitako astea burutzen baitugu.
Aurten Jasone Osoro Igartuaren liburuak landuko ditugu Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin eta DBHkoekin. Beste urte batzuetan bezala bere liburu guztiak erosi ditugu liburutegirako, Artzeeta Liburu Festari amaiera emango diogu Maiatzaren 3an, eguerdian, eta 12etan bermuta izeneko liburuaz idazlearekin solas eginez. Interesatua dagoen edozein helduk ere parte har dezake solasaldi honetan.
Bestalde, opor aurretik ere parte hartu zuen Beasaingo Ikastolak Beasainen Hits@Fits bandak ARTZEri egindako omenaldian. Artze gogoratzean euskal kulturari eman dion indarra gogoratu nahi izan genuen eta baita omendu ere, 2001ean, Kilometroen urtean, Bernardo Atxagarekin idazlearekin, Pedro Migel Etxenike fisikariarekin, eta Zenbat gara Kultur Elkarteko kideekin Beasaingo Ikastolak Kilometroen Kultur Astean antolatutako kultur-ekimenei
Gehiago irakurri: