Familia agurgarriok :
Espero dugu egoera berezi honetan ondo izango zaretela. ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOPERATIBAk lehen asteok arlo pedagogikoari eman die garrantzia eta baita familia guztiekin harremanak lortzeari ere.
ARRETA PEDAGOGIKOA ETA ASTE SANTUKO OPORRAK
Hasteko eta behin gure langileek egindako lana estimatu eta eskertu beharrean gaude, etxetik lan eginez eta Ikastola behar denerako zabalik mantenduz ondo erantzun diogulako egoera honi. Ikastola osoko familiekin jarri gara harremanetan, behar izan diren bideak jarriz ( 0-12ko padletak, 10-16ko classrroom eta eskola-emate birtualak…), menua astero berritzen dugu, webgunea behar diren berriekin eguneratzen dugu…
Ostiral honetan amaitzen dira eskolak, eta Aste Santuko oporretan denok hartuko dugu opor.
KUOTAK
Arlo ekonomikoari buruz ere ari gara erabakiak hartzen. Gauden egoerak indarrean dirauen bitartean hileko kuotak eta bazkide kuotak kobratuko zaizkizue datorren astean eta ez dira kobratuko erabili ez diren jangela eta zaintza kuota-egunak. Hori dela eta, hurrengo errezibuan zerbitzuen erabilera egunka kobratuko da etaitzuli egingo zaizue erabili ez duzuena.
HARREMANAK ETA ASTE SANTUETAKO OPORRAK
Bestalde, astelehenaz geroztik Administrazioa eta zuzendaritza ere etxetik ari da lanean. Edozein arazo edo egoera bereziren aurrean jar zaitezke harremanetan zuen tutorearekin edo Ikastolarekin. Gogoratu astelehenik aurrera bi telefono mugikorretara deitu behar duzula telefonozko harremana nahi baduzu.
Behar beharrezko jakinarazpenetarako ohiko bideak erabiliko ditugu Aste Santuko oporretan
( webgunea, e-posta)
Mila esker arretarengatik. Eta animo.
Ainhoa Garin Tere Irastortza
ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK BEASAINGO IKASTOLAko ZUZENDARIA
Familia agurgarriok :
Etxetik ari gara lanean gu ere. Beasaingo Ikastolako irakasle guztiak, eta orain baita administrazioa eta zuzendaritza ere. Beasaingo Ikastolak on-line eskainiko ditu hemendik aurrera zerbitzu guztiak. Zuen tutoreekin harremana on-line egin dezakezue, eta baita Ikastolako administrazioarekin ere.
2020-3-30ekok Dekretua dela eta gurekin telefonoz erabiltzeko bi mugikor telefono hauek dituzue eskura (Ikastolako egutegian ageri dira):
665 73 97 50 eta 688 80 66 92.
Bertan zuen zalantzak argitu edota bertatik antolatuko da zuei eman beharreko erantzuna. Ez ahaztu, ondoren, telefono ezkutu bateko deia jasoko duzula.
Webgune honetan ere informazioa eguneratuta duzue
Mila esker, zuen arretarengatik. Zuen etxean eta inguruan ondo izango zaretelakoan, agurtzen zaituztegu, zuei arreta emateko gure prestutasun osoz. Ondo izan
AURREZ AURREKO BILERAK EGITEA EKIDINGO DA. Ikastolan gutxieneko zerbitzuak mantentzeko adina jende izango da aldi oro. Irakasleak, 2020-03-17tik aurrera etxetik ari dira lanean.
HARRERA TELEFONIKOA 8:00-12:30.
- Ordutegi horretatik kanpo, e-postaz komunikatzea eskatzen da, edota irakasleari eposta mezua jartzeko hitz egin nahi duzula adieraziz, irakaslearen lan ordutegiaren barruan.
- Ikastola itxita dago baina lanean ari gara. Mantendu egiten da etxetik lan egin arren, irakasleen arreta ordutegia. Zuen seme-alaben tutorearekin e-postaz harremanetan jar zaitezke ohiko ordutegian.
- Ikastolako zuzendaritza eta administrazio taldetako ordezkariak familiei arreta emateko ikastolan egongo dira ordutegi horretan : 943889617
- Telefonoz irakasleekin hitz egiteko ere ordutegi berbera mantentzen da. ondorengo telefonoak erabiliz: 665739750 (HH02) 688 80 66 92 (DBH) 943889617 (HH2-LH6 eta administrazioa)
BESTE INFORMAZIO-GUNE BATZUK
Beasaingo Ikastolako ikas-komunitatea informatuta mantentzeko ikastolak dituen bide guztiak: e-posta, gelaka antolatuko diren driveak, oharrak, sare sozialak…
Ez ahaztu www.beasaingoikastola.eus webgunean eskura dituzuela oharrak, asteroko menua eta ikasleentzako egokiak izan daitezken hainbat baliabide, youtube kanalaren bidez…
GELAKO DRIVEak MAILA GUZTI-GUZTIETAN
Normalean tutoreak jarriko dira zuekin harremanetan arlo pedagogikoari dagozkion gaiak lantzeko, HH0-2tik aurrera.
Zuen seme alaben eskola jarduna eskaintzeko baliabide digitalak erabiliko ditugu. Tresna digitalak prest ditugu. Erronka izango bada ere, lortuko dugu ikasketa prozesuarekin jarraitzea. Paperezko baliabideak ere ezinbestekoak ikusten ditugu LH4ra bitarte. Jarraitu irakasleek emandako aholkuak.
Guraso agurgarriok.
Ikastolan ez dago jangela-zerbitzurik, baina asteroko menuaren antolaketarekin jarraitzen dugu.
Ondorengo dokumentuan aste honetarako menu proposamena bidaltzen dizuegu.
Bi helburu lortzeko asmotan:
1. Egun hauetan ere osasuntsu elikatzeko
2. Erosketak planifikatzeko. Animatu zuen seme alabak otorduen prestaketetan parte hartzera. ASTE HONETAKO MENUA
![]() |