Informazio gehiago:
Datorren ostiralean, urriak 16, Euskaraldian izena emateko mahaian egongo gara!
Dakizuenez, datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimen sozial honetan Andramendi Beasaingo Ikastolak ere parte hartuko du!
Ikastola bezala, arigune bezala izena eman dugu, hau da, gure hizkuntza-praktikak euskaraz finkatzea helburu duen talde/espazio gisara. Eta orain, egun eta aste hauetan zehar, 16 urtetik gorako herritar guztiok daukagu izena emateko aukera ahobizi edo belarriprest gisara!
Ekimenari buruzko informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/
Izena emateko mahaian egongo gara datorren ostiralean (urriak 16)
Beasaingo Aittu Euskara Taldeak bultzatuta, herriko eragile ezberdinak ostiralero Euskaraldian izena emateko mahaian egoten ari dira. Eta datorren ostiralean (urriak 16), gure txanda izango da! Zubimuzu plazan, 18:00etatik 20:30era egongo gara.
Mahaian egoteko izena eman nahi dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita egin dezakete. Eta noski, egunean bertan gure mahaira etortzen zareten guztiak ere ongi etorriak izango zarete!
Bestalde, ez ahaztu online ere izena eman dezakezuela https://izenematea.euskaraldia.eus helbidean.
Animatu eta batu zaitezte gurekin batera ekimen honetara!

Larunbatean izan zen Beasaingo XXX. Idazlehiaketako sari banaketa Igartza jauregian.
Hauek izan dira aurtengo ikastolako sarituak: Kimetz Furundarena, Izadi Furundarena, Irati Gonzalez, Kattalin Zurutuza, Amets Zubizarreta, Amets Zurutuza, Garazi Mujika, Maialen Agirre eta Ireber Arotzena (argazkian Maialen eta Ireber falta dira).
Zorionak saritu guztioi!!!
Aste honetan estreinatu da "Lur eta Amets, hau bai abentura!" saioa ETB1en. Biki bihurri hauek aurkeztuko duten familia lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 21:00etan.
Gauero, Lur eta Amets amonaren ganbaran elkartuko dira, ondoren eskainiko diren marrazki bizidunak aurkezteko. Atal bakoitzak egun bakoitzeko Euskal Herriko historiaren zati bat kontatuk du. Jarraian, lehiaketa egingo dute eguneko gonbidatuekin. Bi helduk eta bi umek ikusitako animaziozko kapituluaren inguruko galderak, jolasak, ekintzak eta probak gainditu beharko dituzte.
Hortaz, marrazki bizidunen atal bakoitzean landutako garai historikoa hobeto ezagutzeko honako probak egingo dituzte:
- Mimika: garai historikoarekin lotuta dagoen zerbait mimika bidez adierazi behako du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.
- Marrazketa: garai historikoarekin erlazionatutako objektu edo egoera bat marrazkien bidez adierazi beharko du taldeko partaide batek eta besteek asmatu.
- Galderak: garai historikoarekin lotuta dauden galderei erantzun beharko diete partaideek.
- Esamoldeak: kapituluan agertzen diren esaldi batzuk euskaraz beste modu batera nola esango liratekeen asmatu beharko dute partaideek.
Gogoan izan: historia ikasiz ondo pasatzeko aukera duzue astelehenetik ostegunera, 21:00etan ETB1en!
Elduaien Hizkuntza Eskolaren eskutik, 2020-2021. ikasturtean ere, eskolaz kanpoko ordutegian ikastolan hizkuntzak ikasteko aukera izango da. Hori dela eta, ikasle berrien izen-emate epea irekita dagoela jakinarazten dizuegu.
Izena emateko idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 943 59 40 53 telefonora.
Hizkuntza hauek ikasteko aukera izango da: ingelera LH3tik aurrera, eta frantsesa LH5etik aurrera.
Ikasturte berria, urriaren 1ean, osteguna, hasiko da hartu ditugun segurtasun eta osasun neurriekin