AURREZ AURREKO BILERAK EGITEA EKIDINGO DA. Ikastolan gutxieneko zerbitzuak mantentzeko adina jende izango da aldi oro. Irakasleak, 2020-03-17tik aurrera etxetik ari dira lanean.
HARRERA TELEFONIKOA 8:00-12:30.
- Ordutegi horretatik kanpo, e-postaz komunikatzea eskatzen da, edota irakasleari eposta mezua jartzeko hitz egin nahi duzula adieraziz, irakaslearen lan ordutegiaren barruan.
- Ikastola itxita dago baina lanean ari gara. Mantendu egiten da etxetik lan egin arren, irakasleen arreta ordutegia. Zuen seme-alaben tutorearekin e-postaz harremanetan jar zaitezke ohiko ordutegian.
- Ikastolako zuzendaritza eta administrazio taldetako ordezkariak familiei arreta emateko ikastolan egongo dira ordutegi horretan : 943889617
- Telefonoz irakasleekin hitz egiteko ere ordutegi berbera mantentzen da. ondorengo telefonoak erabiliz: 665739750 (HH02) 688 80 66 92 (DBH) 943889617 (HH2-LH6 eta administrazioa)
BESTE INFORMAZIO-GUNE BATZUK
Beasaingo Ikastolako ikas-komunitatea informatuta mantentzeko ikastolak dituen bide guztiak: e-posta, gelaka antolatuko diren driveak, oharrak, sare sozialakā¦
Ez ahaztu www.beasaingoikastola.eus webgunean eskura dituzuela oharrak, asteroko menua eta ikasleentzako egokiak izan daitezken hainbat baliabide, youtube kanalaren bidezā¦
GELAKO DRIVEak MAILA GUZTI-GUZTIETAN
Normalean tutoreak jarriko dira zuekin harremanetan arlo pedagogikoari dagozkion gaiak lantzeko, HH0-2tik aurrera.
Zuen seme alaben eskola jarduna eskaintzeko baliabide digitalak erabiliko ditugu. Tresna digitalak prest ditugu. Erronka izango bada ere, lortuko dugu ikasketa prozesuarekin jarraitzea. Paperezko baliabideak ere ezinbestekoak ikusten ditugu LH4ra bitarte. Jarraitu irakasleek emandako aholkuak.