Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2278
Apirilaren 28tik maiatzaren 10era Kilometroetako erropak salgai Eskaerak on-line egin behar dira: kilometroak.eus/denda Arropa Ikastolan jasoko da, bidalkea gastu gabe.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1923
NAIZ 2021eko apirilaren 16a
Ahozko ondarea ikertzeko beka antolatu dute Mintzolak eta Kilometroek
Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ikerketa beka deitu dute Goierriko ahozko ondarea ikertzeko. Hautatua den proiektuak 3000 euroko laguntza jasoko du.
Pello Mari Otaño Ikerketa Bekak abiatu zuen bideari jarraipena eman nahi diote Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak eta, hala, iaz bezala ikerketa beka deitu dute aurten ere.
Kilometroak antolatzeko ardura hartu duten Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastolen babesarekin antolatu dute beka deialdia eta, hiru ikastolak Goierriko eskualdean kokatuta daudenez, bertako ahozko ondarea ikertzea helburu duten proiektuetarako da beka. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta uztailean jakinaraziko da nor den sariduna; 3.000 euroko dirulaguntza dute esleitzeko.
«Kilometroak euskalgintzako eta kulturako, hau da, herrigintzako gainontzeko eragileekin batera egikaritu behar zela» garbi ikusi zutela azaldu zuen Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari den Nekane Artolak, iazko Pello Mari Otaño ikerketa deialdiko proiektu sariduna aurkezteko agerraldian. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak prestatutako ‘Aiztondoren zirtotsa’ proiektuak eskuratu zuen saria orduan.
Elkarlan proposamena pozik hartu zutela ekarri dute gogora Mintzolako ordezkariek, eta hala adierazi zuen agerraldi hartan Mintzolako ahotsa izan zen Miren Artetxek: «Gure aldetik, eskerrik asko erakunde guztioi eta, batez ere, ikertzaileoi egitasmo interesgarri eta iradokitzaile honengatik. Kilometroekin abiatutako lankidetza honek aurrerantzean ere bide-orri gehiago marraztea nahiko genuke», berretsi zuen.
Lankidetza horrek aurrera eginda, iritsi da 2021eko deialdi hau ere. Informazio gehiago eta baldintzak, Mintzolaren web orrialdean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 6940
Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute aurten Gipuzkoako festa, «era xumean». Urriaren 3an izango da jai sinbolikoa. Leloa eta irudia baditu
Sehaskara itzuliko da Kilometroak ekimena. Gipuzkoako ikastolen aldeko estreinako festa 1977an Beasainen eta Lazkaon ospatu zen, eta Alkartasuna Lizeo berria izan zen emaitza material bat. 2021ean, pandemia betean, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian ospatuko da, eta elkaratsun lezioa zabaldu nahi du.
Kilometroak 2021ean Goierrin egingo dela atzo jakinarazi zuten, Donostian, Kilometroak Kultur Elkarteak eta Andramendi (Beasain), San Benito (Lazkao) eta Jakintza (Ordizia) ikastoletako ordezkariek. Urriaren 3an izango da festa, baina «era xumean» egina, osasun krisiak baldintzatua eta egoerara egokitua.
Xumetasunean jarri zuten indarra denek, «ospakizun erraldoietarako» garaia ez dela jakitun. Baina beste urtebete galtzen utzi gabe, «euskarari eta euskal kulturari plaza bat» eman nahi diote ekimenarekin. «Elkar zaintzeko urtea da, elkarrekin egotekoa, elkarri babesa eman, eta denok batera norabide berean eustekoa», azaldu du KMK elkarteko Nekane Artolak, Ikastolen Etxeko prentsaurrekoan.
Gehiago irakurri:
- https://goierri.hitza.eus/2021/03/24/kilometroak-2021-jaia-goierrin/
- Kilometroak urriaren 3an ospatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik
- Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute aurtengo Kilometroak
- Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako ikastolek antolatuko dute Kilometroak 2021
- Beasain, Lazkao eta Ordizia artean egingo dute aurtengo Kilometroak
- Kilometroak jaia Goierrira itzuliko da, urriaren 3an
- «Egoeraren araberako Kilometroak» jaia aurkeztu dute Gipuzkoako ikastolek
- ‘Batera, bagara, bat gara’ leloarekin hartuko du Goierrik Kilometroak 2021eko jaia
- Kilometroak 2021 Goierrin ospatuko da "Batera, bagara, bat gara" lelopean