ONGI ETORRI BEASAINGO IKASTOLARA.
Aurten 25 urte beteko dira, gure ikastolara lehen ikasleak sartu zirenetik, 25 urte izango dira Beasaingo ikastolako lehen irakasleek bere lanaldia hemen hasi zutenetik, eta hainbeste gurasok eta familiek gugan konfiantza eta laguntza osoa eman zigutenetik.
Igandean ANDRAMENDIKO ERRATZ-FESTA egin genuen, eta ez zen izan sorginak ginelako, baizik eta igandean bertan ireki genituelako, Udaletxeko geletan aurreikusita zeuden gelak eman ez zizkigutelako.
Igande hartan ehunka lagunek antolatu zituzten astelehenerako gelak. Batzuk garbitu eta kristalak dirdiraz utzi, besteek Elorrioko Ikastolatik ekarri gure ikasle guztientzako aulki, mahai eta arbelak, eta jarri. Hura turruta hotsa, eta umore eta harrotasuna.
Astelehenean gogoan hartu nahi ditugu gure ikasle ohiak, bazkide eta familia historikoak... Eta noski, 25 urte barru beste batzuk ospatuko dute egun hau, zeren eta gainera, laster, urriarem 3an KILOMETROEN FESTA pozez, harrotasunez eta ilusioz beterik antolatzen ari garelako.
Badakigu unibertso haundi honetako hare-ale txikia garela. Hare-ale euskaldun, anitz, eta gauza guztien artean, HAURRAREN BIHOTZEZ hausnartzen duena.
Ongi etorriak, denok. Mila esker denoi Beasaingo Ikastolan jarri duzuen konfiantzarengatik.