2020-21 ikasturtean DBH 4. mailako ikasleek In Europe School izeneko Europa mailako proiektuaren elkar trukean parte hartu dute gure historiari buruzko aipamen zailak lantzen dituen dokumentalararekin (Difficult history). EuroClio - European Association of History Educators Holandar elkarteak gidaturiko proiektu honek, unitate didaktiko zabal bat jarri du gure esku, eta Bosnia eta Serbiako gatazkek herrialde hauetan utzitako memoria historikoaren zailtasunak hausnartuz, gure historiari buruzko hainbat pasarte zail gaitzat duen dokumentala sortu dute ikasleek.
Gizarte eta ingeleseko ikasgaietan elkarkidetzan lan eginez, memoria historikoak azaleratzeko duen zailtasuna da dokumentalaren gaia. Andoni Sarriegi, Beasaingo memori historikoaren lan taldeko kidearekin elkarrizketa hitzartu zuten. Bere testigantza oinarritzat hartuz, frankistak gerra zibilean Beasaina sartu zirenetik gaur egunera memoria historikoak azaleratzeko izan dituen zailtasunak izan dira dokumentalaren haria. Behin dokumentala burututa, bideo dei bidez Amsterdango Alasca arte eskolako ikasleekin partekatu genuen. Bestalde, guk ere haien dokumentalak ikusteko aukera izan genuen eta elkarri iritziak eta galderak egiteko espazioa sortu genuen bideo dei batean.
Ikaragarri esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat eta EHIk ere praktika onen artean zabaldu du 2020-21 ikasturtean. Besteontzat ere oso interesgarria dela iruditzen zaigu