• 1965-1975 Ikastolaren sorrera Beasainen A. Sarriegi

    BEASAINGO IKASTOLAREN  HISTORIA
     
    Andoni Sarriegi
    1965-1975. BEASAINGO IKASTOLAREN 25. URTEURRENA
  • 1996-1997 Ikasturte. Ikasgela bila Beasainen.

    1996-97 ikasturtea. Ikasgela bila Beasainen. Ikastolak Eskola Publiko bihurtzeko antolatutako prozesuaren ondoren sortu zen Beasaingo Ikastola. Estatutuen eta legediaren ikuspegitik oso eztabaidatua izan zen Batzar Orokorrean Publifikazioaren aldekoek irabazi zuten, baina ez Kooperatiba-legeak eskatzen duen bi herenen aldeko botoekin.

  • 2. IKASTOLAREN SORRERA ETA BEHIN-BEHINEKO FINKAMENDUA (1965-1969)

    2.1. SORRERA

    1964a zen. Gipuzkoako zenbait herritan (gerra aurrean Ikastola ezagutu zutenetan nagusiki) Ikastolak irekitzen hasi ziren. Garai hartan haurrak normalean 5 urterekin hasten ziren eskolara.

    Ikastolek ordea, 3 urteko umeak hezten hasteko apustua egin zuten hasiera-hasieratik, geroago 2 urtekoak hartzekoa eta 0-3 urte arteko haurtzaindegiak jartzekoa egin duten bezalaxe, horretan ere aitzindariak izan dira-eta. Giro horretan, 1964-1965 Ikasturtean eskolaurrean hasteko moduko haurrak zituzten hiru guraso ausart (Joanito Erguin, Joanito Agirre eta Josetxo Zufiaurre), harremanetan jarri ziren beste batzuekin, beren seme-alabek eskolatze osoro euskalduna izan zezaten Ikastetxe bat irekitzeko asmoz...

  • 2015-16tik DBH Beasaingo Ikastolan

    2015-16tik DBH Beasaingo Ikastolan. Sortzetikoa du Beasaingo Ikastolak  DBHrako  premia.2011-12az geroztik  132/2010 Errege Dekretu Berriaren harira landu dugu proiektu hau modu askotanAZPIEGITURAk Errege Dekretuaren arabera aurreikusi eta antolatuz. Horretarako 2010-11 ikasturteaz geroztik...

  • Aurrekariak

    Euskal Herriko beste herri batzuetan eta bereziki Gipuzkoako zenbaitzuetan, mugimendu garrantzitsua sortu zen 1936az aurretik ere Euskarazko Irakaskuntzaren arloan. Bilbon On R. M. Azkuek Ikastechea sortu zuen 1896-97an, baina ez dirudi euskaraz irakasten jardun zuenik, euskara irakasten baino. Donostian aldiz, Mikel Muñoa jn.ak 1914an sortutako KORU’KO ANDRE MARIA’REN IKASTETXEA1izenekoarekin hasi zen ekimena eta ondoren herri askotan sortu ziren Ikastola izena hartu zuten Euskarazko Eskolek...

  • Azken hitza

    4- AZKEN HITZA

    Lantxo honen mamia 1990ean idatzi nuen, Beasaingo Ikastolak 25 urte bete zituenean (1990ean). Ordura arteko Ikastolaren historiarekin liburu bat argitaratzeko asmoa zegoen eta nik 1974ra artekoa idatzi nuen. Hortik aurrerakoa, Alkartasuna Lizeo berriaren arokoa idazteko ardura, beste batzuek zuten baina idatzi gabe gelditu zen eta ez zen argitalpenik egin. Orain, gaurkotu eta egokitu egin dut orduan idatzia baina ez dut landu eta garatu 1974tik aurrerakoa; are gutxiago 1993tik aurrera Ikastolak izandako jarraipena. Dena dela, zertzelada batzuk aipatzea ezinbestekoa da gaur egun Beasainen Ikastolakduen jarraipena azaltzeko...

  • BATXILERGOAN ERE JARRAIPENA: ALKARTASUNA LIZEOA ETA BERE FINKAMENDUA (1969-1974)

    3- BATXILERGOAN ERE JARRAIPENA: ALKARTASUNA LIZEOA ETA BERE FINKAMENDUA (1969-1974)

    Aurreko atalean Ikastolarensorrera eta lehen mailetako finkamendua ikusita, orain Irakaskuntza Ertainetan ere (Batxilergoan bederen) Ikastolak jarraipena izan zezan egiten hasitako bidean emandako lehen urratsak ikusiko ditugu. Atal honetan, ideiaren sorreraz, garapenaz eta izandako arazoez arituko naiz...

  • Beste ekintza batzuen kokaleku

    2.9. BESTE EKINTZA BATZUEN KOKALEKU

    Olanoren gurutze erako etxea ez zen izan egunezko Ikastola soila. Hain zuzen ere, 1966-67 ikasturtean hasi zen Beasaingo Gaueskolak (Euskara irakastekoak), hantxe izan zituen ikasgelak ilunabarretan, harik eta 1976-77 ikasturtean ikasle-kopuruak gain hartu eta sail bat bederen Lasalletarren Loinazko San Martin ikastetxera pasatu zen arte. 1977-78an ere hala jarraitu zen (bietan gaueskolak emanez) eta 1978-79an Loinazko San Martin plazako Herriko Eskoletara pasa zen ekintza hura...

  • Bi irakaskuntza mota elkarren osagarri

    3.3. BI IRAKASKUNTZA MOTA ELKARREN OSAGARRI

    Ordurako, 1967-68 ikasturtean, Alkartasuna Batxilergoko Akademia sortu zen Karmeldar Lekaimeen ikasle-ohi zenbaitzuekin eta beste batzuekin, Oinarrizko Batxilergoko 3. eta 4. ikasmailak irakatsi ziren Ikastola zegoen Olanoren gurutze erako etxean (Erauskin kaleko 4an) albo bateko bi gelatan. Irakasleak, CAF lantegiko teknikari batzuk orduka, ordura arte beste akademia batzuetan aritutako fitxajeren bat edo beste (Itziar Elosegi and. besteren artean). On Segundo Dorronsoro Erretore jn. bera, etab., izan ziren. Orduan ikasle izan zen Arantza Sarriegi adibidez, gero irakasle izan zen Alkartasuna Lizeoan eta azken hau Administrazioak zilegitasunik gabe bereganatu eta ikastetxe publiko bihurtu zenez, 1996tik irakasle da urte hartan lehengo Ikastolaren jarraipen moduan sortu zen Beasaingo Ikastolan(Andramendi kooperatiban)...

  • Bilerak, antolamendua,etab.

    2.8. BILERAK,ANTOLAMENDUA, ETAB.

    Zuzendaritza-batzordea astero biltzen zen. Hasieran ez zegoen kargurik. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Bilerak, Karmelo Olanoren dendan hasi ziren egiten eta geroago San Inazio kaleko Urbia jatetxera pasatu ziren. Hasierako borondatezko Batzordea, murritza gertatzen zen eta indar berriak bilatu behar izan ziren...

  • Bizkarsoro filmaren estreinaldia

     Urtarrilaren 12n Euskal Herriko aretoetan, Euskararen trasmisioaz eta Euskararen bizipenei buruzko film berria aukeztuko da.

    Film honen egitasmoan Ikastolen elkarteak ere parte hartu du eta zuen interesekoa izango delakoan, gertuen dituzen zine

    aretoetara bertaratzea animatzen zaituztegu!

                              Urtarrilak 12an Tolosako Leidorren 19:30etan 

  • Ebazpena

    3.9. EBAZPENA

    450 batzarkide haiek ia beste 200 bat boto ordezkatu eman zituzten. Hasieran, irakasle batzuen ordezkariek beren idazki bat irakurri nahi izan zuten. Gai-zerrendan ez zegoen horrelakorik. Hala ere, gehiengo larri batek onartu egin zuen idazkia irakurtzea. Bertan esanak, ondoren bateratzeko proposatu zen idazkia onartzean ezabatu ziren. Azkenik, bozketa egin eta honako Batzorde hau osatu zen...

  • Ekonomia

    2.5. EKONOMIA

    Ikastolek ez zuten inongo diru-laguntza ofizialik izan harik eta gutxieneko sendokuntza bat iritsi zuten arte (ikus hurrengo aroa: 1969-74). Orduan Hezkuntza Zerbitzua kudeatzen zuen Estatuari egundoko premiak estaltzen zizkioten, baina denak guraso eta laguntzaileen patriketatik atera behar izan zuten. Horrek, ikastetxe baterako normalak ez ziren egoera anitz sortu zuen...

  • Erakundearen legeztapena eta ikastetxearen finantzaketa eta leku berri bila

    3.2. ERAKUNDEAREN LEGEZTAPENA ETA IKASTETXEAREN FINANTZAKETA ETA LEKU BERRI BILA

    Estatutuen onespena eskatu eta hilabeteren batera edo, itzuli egin zituzten, artikulu jakin batean hitzen batzuk sobera zeudela-eta. Kendu eta berriro aurkeztu ziren, baina hogei bat egunera berriro ere IkastolakoBatzordeak zeuzkan beste artikuluren batean hitzen bat falta zela-eta... Hirugarrenez ere ordea itzuli egin zituzten, agian komaren bat edo auskalo zer falta zelako. Dirudienez, okerreko bidea hartu zen.

  • Eskualdea edo bailara

    2.10. ESKUALDEA EDO BAILARA

    Ikastolak nonahi eta nolanahi sortuz joan ziren. Goierriko Beasain inguruko herrietan ere erruz sortu ziren. Herri guztietan lehentxeago edo geroxeago. Goierrin lehenengoa Lazkaon sortu zen (1964an), ondoren Beasainen (1965ean) eta hiruzpalau urtetan herriz herri sortu ziren. Borroka ordea latza zen. Gaur egun jaiotza-murrizketarekin herri handiagoetan azaldu dena, sorrera beretik izan zuen Ikastolak herri txikietan. Alde batetik Estatuaren ikastetxe publikoak zeuden eta tarteka lekaimeek zuzendutakoak ere bai...

  • Finantzaketa

    3.6. FINANTZAKETA

    Horrek berez garai hartan edonon sortzen zituen arazoez gainera, herrian Ikastola eta Lizeoa izateak (azkenekoak Eskualde-planteamendua izan arren) eta diru-bila iturri bertsuetara joan beharrak gatazkatxo batzuk sortu zituen.

    Enpresek asko lagundu zuten urte horietan. Nagusienak aipatzeko, garrantzitsuak izan ziren Kooperatiben, CAFen, INDARen eta beste txikiago batzuen laguntzak. Baita Banketxe eta Kutxenak ere. Beasaingo Ikastolak, anintz laguntza galdu ohi zuen Lizeoaren onetan, Lizeoa Eskualderako zelako eta izen zabalagoa zeukalako. Bestalde, egia da halaber Beasainek Lizeoa bertan zeukala eta herrietako gurasoek eta bazkideek ere beren ekarpenak egiten zituztela...

  • Gatazka

    3.8. GATAZKA

    1972tik aurrera, baina 1973-74 Ikasturtean batez ere, Beasaingo Ikastola “Escuela Parroquial Ntra. Sra. de Loinaz” izenekoaren eta Eskualdeko Bailararen izenarekin Alkartasuna Lizeoa (Liceo Alkartasuna) kudeatzen suertatu zirenen artean sortutako gatazkak, tesi on bat egiteko adina orrialde, bilera, paskin, artikulu, etab., sortu zuen eta ez da hau ez lekua ez unea, gertatuaren berri zehatz-mehatz emateko. Gainera, zail litzateke bi aldeen argudio osoak behar diren osotasunez jasotzea. Kezka hori gainean izanik ere, bi aldeek zituzten punturik nagusienetako batzuk aipatu beharra dago laburki...

  • Hazkuntza eta leku-beharra

    2.2. HAZKUNTZA ETA LEKU-BEHARRA

    Aipatutakoaren arabera, areto-gabezia zen beste arazo handia eta zetozen ikasturteetarako herri guztian bila hasi behar izan zuten, ikaslerik behintzat ez zirudien faltako zenik-eta. Hala bada, Andre Mari kalearen eta Erauskin kalearen artean, “Gurutze erako etxe edo dorrea” (Erauskin kaleko 4.ena) eraiki berria zen Joan Kruz Olano jn.aren soroan eta bere jabetzan gelditu zitzaizkion etxearen beheko aldeak. Gurutzearen lau besoek bazuten altuerarik beheko aldean tarteko oin bat ateratzeko...

  • Ikastolaz kanpoko ekagina

    2.7. IKASTOLAZ KANPOKO EKAGINA

    Garai hartako beste ikastetxeetan ez-ohikoa zen beste portaera bat, ikastetxetik irtetekoa zen. Edozein egunetan Ikastolakoumeak binaka-binaka lerrokatu eta mendirantz edo beste edonorantz joan ohi ziren isildu gabeko euskarazko kantu-soinuan. Hori ikusi gabekoa zen ordura arte. Beraz, herrian kantutik elikatzen zen talde bezala ere ikusten zen Ikastolako haurreria. Hala bada, ikasgelaz kanpo suertatu zen lehen ospakizun garrantzitsua, Lehenengo Jaunartzekoa izan zen. 1968an izan zen hori...

  • Ikastolen Elkartea edo Federazioa

    3.5. IKASTOLEN ELKARTEA EDO FEDERAZIOA

    Lehen aipatu da nola eta zertarako sortu zen Ikastolen Elkartea edo Federazioa. Zalantzarik ez dago noski, 1970 inguruko Ikastolen garapenerako funtsezko elementua izan zela. Hala ere, ordea, gure arteko desadostasunek beti gatazkara eramateko zoria izan ohi dute nonbait...

Beasaingo Ikastolaren Historia

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png3.fw.png11.fw.png10.fw.png8.fw.png15.fw.png6.fw.png2.fw.png16.fw.png5.fw.png4.fw.png12.fw.png14.fw.png9.fw.png13.fw.png7.fw.png