Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

portada sarriegi1Ikastolen Elkartekoekin hitz egin ondoren, Donostian, Santo Tomas Lizeoa sortzeko Loistarain S.A. sortu zutela jakin zen eta Aranealde S. A. elkartea sortzea erabaki zen. Ikusitako guztiarekin, batzordekideak ez ziren ausartzen beren izenean eskatzera eta izen oneko hamar pertsona herrian bilaturik, haien izenean egin zen eraketa-eskritura. Azkenean ere, formula hori onetsi zuten eta erosketa, burutu ahal izan zen. Bigarren arazoa ordea, lehenengoa bezain astuna edo astunagoa izan zitekeen: ordainketa alegia.

Aranealde S.A.ko akzioentzako diru-sarrerak egiteko epea, 1968ko azaroaren 9an ireki zen. 500 pta.ko bonuak jaulki ziren hasteko, gero sozietate anonimoko akzioz trukatzeko. Eskualde edo bailarako Ikastoletako arduradunek, beren seme-alabak Alkartasuna Lizeora maila ertaineko ikasketak egitera bidaltzekotan, akziodun bilakatu behar zuten eta bestalde ahal ziren akzio-eroslerik gehien bilatu beharra zegoen Karmeldarren Ikastetxea ordaintzen joateko nahiz bertan egin behar ziren obrei erantzuteko.

1969ko uztailaren 15etik 30era formaldu ziren erosketa-eskriturak eta hipotekarenak. Karmeldarren mailegu-subrogazioa 5.080.500 pta.koa izan zen eta bigarren mailegua 1.300.000 pta.koa. Gainerako 1.119.500 pta.k akzio--erosketan despoltsatutik atera ziren 7,5 milioiak osatu arte. Bailarako herri bakoitzari halako kopuru bat izendatu zitzaion bere ikaslegoaren arabera eta urte hartan bertan behintzat, Beasainek ia %80a bildua zuen, Lazkaok %30a, Ataunek %18a, Idiazabalek %60a eta Segurak %100a, baina beste herrietakoek artean ezer jarri gabe zuten.

Beste gatazka administratibo bat, orduko Udalarekin izan zen. Erosi bazen erosi, Udalak gainbalioa kobratu nahi izan zuen eta horrek 300.000 pta.ko kopurua jotzen zuen. Administrazioaren aurkako helegite-prozesua hasi zen Udalean baina ebazpena aurkakoa eman zuen, irakaskuntzarako zela eta irabazpide-asmorik ez zuela, etab., esanez egindako alegazioa baztertuz. Hala ere, ordura arte irakaskuntza mota horri sosik ez ziotela opa izan eta berek estali beharreko zuloak estaltzen ari zela etab. esanez, jarrerari gogor eutsi zitzaion eta, azkenean, horrela amaitu zen auzia gainbaliorik ordaindu gabe.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

7.fw.png13.fw.png3.fw.png1.fw.png5.fw.png4.fw.png14.fw.png6.fw.png12.fw.png8.fw.png10.fw.png2.fw.png11.fw.png15.fw.png9.fw.png16.fw.png