Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

portada sarriegi1Hala bada, Goierri (orduan Goiherri), eskualde berezi bilakatu zen Euskal Herriko Ikastolen mugimenduaren barnean eta irakaslegoak alde batetik, nahiz gizarteko beste gai batzuek bestetik hemen zuten pisu handia zirela bide (ezkutuko politika, ezkutuko sindikatuak, ideologia-karga izugarria, benetan nor non zebilen jakiten zaila, herri txikietako talderik eragileenek zuten eragin handia, tartean sortutako ideologialari, sasi-filosofo nahiz guraso pedagogia--ikertzaile, etab.) Goierriko Eskualdeko Batzordean, beste eskualde batzuetan hainbesteko indarrik ez zuten ideiak azaldu ziren. Alde horretatik, oso berezia izan zen Goierriko Ikastolen barne-muinaren osaketa.

Horrela bada, irakaslegoaren ordezkaritzaren inguruan sortu bide zen gatazka. Goierriko ordezkariek irakaslegoaren ordezkaritza Ikastolen Elkarteko (Federazioko) organoetan aitortua eta ezagutua izatea eskatu zuten, baina Elkarteak ez zuen hori onartu, ez Batzordean eta ez Batzarrean. Horren ondorioz, Goierriko ordezkaritza, bere idazkia irakurri eta irten egin zen 1972ko otsailean (20an edo 21ean).

Eskualde-mailan arazoa aurkeztu zenean, Beasainek Batzarretik kexatuta irtetea onartu zuen baina ez hala Federaziotik irten izana. Goierriko Eskualdea etenda gelditu zen Federaziotik eta Beasaingo Ikastola bederen, ez zerurako eta ez lurrerako gelditu zen arlo horretan. Beraz, urte horietan eta ostera 1974ko batzearen ondoren berriro ere Federazioarekin harremanak normaldu ziren arte, bakar samarrik tratatu behar izan zituen anitz legeztapen--gai eta beste, eta Beasaingo Ikastola ere, Alkartasuna Lizeoaren eta Goierriko Eskualdeak planteatutako proiektuen inguruan ibili behar izan zuen.

botoia1

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png2.fw.png13.fw.png16.fw.png10.fw.png11.fw.png5.fw.png14.fw.png9.fw.png3.fw.png8.fw.png6.fw.png15.fw.png1.fw.png7.fw.png12.fw.png