Sei hilabete hauetan sortutako erronkei «batera» erantzun ostean, hiru ikastoletako ordezkariek harremanei jarraipena ematea espero dute. Goierriko hiru ikastolentzat «abiapuntu» izango de jaialdia. Halaxe espero dute ospatuko dela 2021eko Kilometroak Ainhoa Garinek, Iñigo Zubeldiak eta Iker Estensorok, Andramendi (Beasain), Jakintza (Ordizia) eta San Benito (Lazkao) ikastoletako ordezkariek hurrenez hurren. Zalantza askoko urtea izan da gizartearentzat, unean uneko osasun egoeraren araberako ekitaldiak bizi izan ditugu eta igande honetan 'Batera, bagara, bat gara' lelopean hiru udalerrietan ospatuko dena ez da ezberdin izango.