• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Sei hilabete hauetan sortutako erronkei «batera» erantzun ostean, hiru ikastoletako ordezkariek harremanei jarraipena ematea espero dute.

8JON AGIRRE. DIARIO VASCO Asteazkena, 29 iraila 2021

Sei hilabete hauetan sortutako erronkei «batera» erantzun ostean, hiru ikastoletako ordezkariek harremanei jarraipena ematea espero dute. Goierriko hiru ikastolentzat «abiapuntu» izango de jaialdia. Halaxe espero dute ospatuko dela 2021eko Kilometroak Ainhoa Garinek, Iñigo Zubeldiak eta Iker Estensorok, Andramendi (Beasain), Jakintza (Ordizia) eta San Benito (Lazkao) ikastoletako ordezkariek hurrenez hurren. Zalantza askoko urtea izan da gizartearentzat, unean uneko osasun egoeraren araberako ekitaldiak bizi izan ditugu eta igande honetan 'Batera, bagara, bat gara' lelopean hiru udalerrietan ospatuko dena ez da ezberdin izango.

Lehen unetik, jaialdia antolatzeko lekukoa Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako ordezkarien eskutik jaso zutenetik, horren oso jakitun izan dira Goierriko ikastolak. «Martxotik hori oso argi izan dugu. Baliteke jendeak oraindik txipa erabat aldatua ez izatea, lehenagoko formatu edo eredua izatea buruan. Oraindik lan hori egin behar dugu, oihartzun hori –gune ezberdinak, kontzertuak– hor dago eta bidean landu behar den zerbait da», nabarmendu du Zubeldiak.

Ildo horretan, formatu aldaketa ez da berezitasun berria izango. Garinek azaldu bezala, antolatutako egitaraua «eraldaketa baten ondorio izan da, azken urteetan ikastolen baitan Kilometroen jaiari itxura berri bat emateko egin den eztabaidaren emaitza». Izan ere, Estensororen hitzetan «Egun bateko Kilometroak hori atzean geratu da, jaialdia aste edo egun ezberdinetan banatzeko apustua egitea zen helburua». Bide horretan Covid-19aren testuinguruan 2020ko ekitaldia oso baldintzatua geratu zen. «Aurten bi aukera genituen ezer ez egitea edo kontzeptu hori mantenduz gauzatzea». Eta apustua argia izan da. «Etorkizuneko Kilometroak hori gertuago egongo da aurtengotik lehen egiten genuen egun bateko festa erraldoi hartatik».

   
«Egun bateko Kilometroak hori atzean geratu da,
jaialdia aste edo egun ezberdinetan banatzeko
apustua egitea zen helburua»
IKER ESTENSORO
San Benito Ikastolako (Lazkao) ordezkaria

Egiten ez den hori galtzen denaren jakitun, hiruek argi zuten helburu nagusia jaia mantentzea zela. Beti «tentuz» eta «bi hankekin lurrean», pausuak poliki eman dira. «Martxoan hasi ginen, sei hilabetean egin dugu normalean urte eta erdian egiten den guztia. Hasiera batean oso xumea izan behar zen. Martxoan egoera oso txarra zen, gorrian geunden eta nik esaterako Ordiziatik Lazkaora bilerara joateko justifikante edo baimen berezi bat behar nuen. Egoera horretan ezin zen ezer planteatu», oroitzen du Zubeldiak.

 
Hasiera batean oso xumea izan behar zen.
Martxoan egoera oso txarra zen, gorrian geunden eta nik
esaterako Ordiziatik Lazkaora bilerara joateko
justifikante edo baimen berezi bat behar nuen.
Egoera horretan ezin zen ezer planteatu»
IÑIGO ZUBELDIA
Jakintza Ikastolako (Ordizia) ordezkaria
   

Araba Euskaraz maiatzean egin zenean esperantza piztu zen antolatzaileen artean, baina beti hankak lurrean mantenduz. Denentzat egokitze fase bat ireki da eta argi dute formatu berrian lan egiten ikasi beharko dutela. Aurtengo ekitaldiak txikiak izan dira eta izango dira, eta guztietan aldez aurretik izena eman beharko dute parte-hartzaileek.

Bidean sortu diren erronkak ez dira gutxi izan, are gehiago normalean urte eta erdian egin behar den lana sei hilabetean egite egokitu zaienean. Estensorok argi du hiru ikastolen artean antolatzeak erraztu egin duela. «Oso aberatsa da, gertutasun bat daukagulako. Hiru herriak berez ez gaude urruti, baina honek lagundu du elkartzeko. Balioak eta proiektua, egiteko modu bat dugu amankomunean».

Hori abiapuntu izatea espero eta nahi dute hiru ikastoletako ordezkariek. «Kilometroak abiapuntua izan behar du gauzak egiteko, aitzakia honen ostean hiru ikastolek elkarlanean aritzeko. Elkar ezagutzeko, bai ikasleak, irakasleak, zein gurasoak. Denok gurean zentratu ordez gauzak batera egiteko aukera ematen du», uste du Garinek. Eta iritzi berdinekoak dira Zubeldia eta Estensoro. Ordiziarrak «elkarren arteko ekintzak egitea errazagoa izango dela» espero du eta lazkaotarrak «egunerokotik ateratzeko desenkusa» izango dela. «Hainbat erronka ditugu ikastola bakoitzean, baina honi esker ondokoarekin elkarlan hori sustatuko da beste gai batzuetan zabalduko delako».

     
«Kilometroak abiapuntua izan behar du gauzak
egiteko, aitzakia honen ostean hiru ikastolek
elkarlanean aritzeko. Elkar ezagutzeko,bai ikasleak,
irakasleak, zein gurasoak. Denok gurean zentratu
ordez gauzak batera egiteko aukera ematen du»
AINHOA GARIN
Andramendi Ikastolako (Beasain) ordezkaria

Adibide argia izango dira irailak 30ean ikastetxe bakoitzean antolatu diren foroak hezkuntzarekin zerikusia duten hiru gai lantzeko eta etorkizuneko hezkuntza-sistemaz hausnartzeko. Orduan hasi eta jarraipen bat izan behar dutela uste dute, ahalik eta eragile gehien inplikatuz eta gazteei emango zaizkien baloreak buruan izanda.

Egitarau familiarra

Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolek antolatutakoa egitarau «familiarra» izango da, herriko eragileekin elkarlanean antolatuta. Antolakuntzatik hainbatetan errepikatu duten bezala 'Herritik, herriarekin eta herriarentzat'. «Dantzan edo bertsotan parte hartuko dutenak gure inguruko familiak dira. Garrantzitsua zen guretzat haiei espazio hori modu naturalean ematea», zehaztu du Garinek.

Noski, beti osasun arauak errespetatuz eta herriarekin elkarlanean. Hiruek azpimarratu nahi izan dute elkarlanerako topatu duten prestutasuna eta konpromisoa, bai ikastoletako irakasleen aldetik zein herrietako eragileen aldetik. «Motorra haiek izan dira, konpromiso handia erakutsi dute eta aitorpen hori merezi dute».

Etorkizunari begira, Zubeldiaren esanetan, jaialdia egin bakar batean egin beharrean «ideia printzipala urte osoan egitea da, ekintza txikiagoak, kulturalak antolatuz eta ikastolaren erro hori mantenduta». Eta, hein batean, Covid-19ak sortu dituen erronka eta oztopo guztien artean, bultzada eman dio hausnarketari. «Aurten behintzat eraldaketa gauzatzen lagundu du eta gerora ere lagunduko du gauzak beste modu batera egiten», aurreratu du Garinek.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

8.fw.png9.fw.png6.fw.png2.fw.png16.fw.png14.fw.png11.fw.png12.fw.png15.fw.png5.fw.png7.fw.png1.fw.png4.fw.png3.fw.png10.fw.png13.fw.png