1965-1975
- Detalles
- Categoría: 1965-1975
- Visto: 13946
3.6. FINANTZAKETA
Horrek berez garai hartan edonon sortzen zituen arazoez gainera, herrian Ikastola eta Lizeoa izateak (azkenekoak Eskualde-planteamendua izan arren) eta diru-bila iturri bertsuetara joan beharrak gatazkatxo batzuk sortu zituen.
Enpresek asko lagundu zuten urte horietan. Nagusienak aipatzeko, garrantzitsuak izan ziren Kooperatiben, CAFen, INDARen eta beste txikiago batzuen laguntzak. Baita Banketxe eta Kutxenak ere. Beasaingo Ikastolak, anintz laguntza galdu ohi zuen Lizeoaren onetan, Lizeoa Eskualderako zelako eta izen zabalagoa zeukalako. Bestalde, egia da halaber Beasainek Lizeoa bertan zeukala eta herrietako gurasoek eta bazkideek ere beren ekarpenak egiten zituztela...
- Detalles
- Categoría: 1965-1975
- Visto: 13455
3.5. IKASTOLEN ELKARTEA EDO FEDERAZIOA
Lehen aipatu da nola eta zertarako sortu zen Ikastolen Elkartea edo Federazioa. Zalantzarik ez dago noski, 1970 inguruko Ikastolen garapenerako funtsezko elementua izan zela. Hala ere, ordea, gure arteko desadostasunek beti gatazkara eramateko zoria izan ohi dute nonbait...
- Detalles
- Categoría: 1965-1975
- Visto: 13484
3.4. LEGE BERRIA, ANTOLAMENDU BERRIA
Parrokiaren babespean jarrita, sortuz geroztik hazten jarraitzen zuen Beasaingo Ikastolak.23...
- Detalles
- Categoría: 1965-1975
- Visto: 14428
3.3. BI IRAKASKUNTZA MOTA ELKARREN OSAGARRI
Ordurako, 1967-68 ikasturtean, Alkartasuna Batxilergoko Akademia sortu zen Karmeldar Lekaimeen ikasle-ohi zenbaitzuekin eta beste batzuekin, Oinarrizko Batxilergoko 3. eta 4. ikasmailak irakatsi ziren Ikastola zegoen Olanoren gurutze erako etxean (Erauskin kaleko 4an) albo bateko bi gelatan. Irakasleak, CAF lantegiko teknikari batzuk orduka, ordura arte beste akademia batzuetan aritutako fitxajeren bat edo beste (Itziar Elosegi and. besteren artean). On Segundo Dorronsoro Erretore jn. bera, etab., izan ziren. Orduan ikasle izan zen Arantza Sarriegi adibidez, gero irakasle izan zen Alkartasuna Lizeoan eta azken hau Administrazioak zilegitasunik gabe bereganatu eta ikastetxe publiko bihurtu zenez, 1996tik irakasle da urte hartan lehengo Ikastolaren jarraipen moduan sortu zen Beasaingo Ikastolan (Andramendi kooperatiban)...