1965-1975
2.8. BILERAK,ANTOLAMENDUA, ETAB.
Zuzendaritza-batzordea astero biltzen zen. Hasieran ez zegoen kargurik. Bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Bilerak, Karmelo Olanoren dendan hasi ziren egiten eta geroago San Inazio kaleko Urbia jatetxera pasatu ziren. Hasierako borondatezko Batzordea, murritza gertatzen zen eta indar berriak bilatu behar izan ziren...
2.7. IKASTOLAZ KANPOKO EKAGINA
Garai hartako beste ikastetxeetan ez-ohikoa zen beste portaera bat, ikastetxetik irtetekoa zen. Edozein egunetan Ikastolako umeak binaka-binaka lerrokatu eta mendirantz edo beste edonorantz joan ohi ziren isildu gabeko euskarazko kantu-soinuan. Hori ikusi gabekoa zen ordura arte. Beraz, herrian kantutik elikatzen zen talde bezala ere ikusten zen Ikastolako haurreria. Hala bada, ikasgelaz kanpo suertatu zen lehen ospakizun garrantzitsua, Lehenengo Jaunartzekoa izan zen. 1968an izan zen hori...
2.6. PEDAGOGIA
Zailtasun eta ezintasunak gorabehera, matrikulak urtetik urtera hazteak ematen zuen poza zegoen bitarteko, baina horrek aldi berean, ikasleei erantzun jatorra eta era egokian eman beharra zekarren. Bestalde, ordea, herrian zehar zabaltzen ziren berri maxiatzaile “interesaturik” ere ez zen falta, alegia, umeek eguna jolasean eta kantuan pasatzen zutela eta ez zirela behar bezala eskolatzen. Beste ikastetxeetakoek “aritmetikako lau erregela” famatuak bazekizkiten adinean, Ikastolakoek batuketak egiten ere ozta-ozta zekitela alegia...
2.5. EKONOMIA
Ikastolek ez zuten inongo diru-laguntza ofizialik izan harik eta gutxieneko sendokuntza bat iritsi zuten arte (ikus hurrengo aroa: 1969-74). Orduan Hezkuntza Zerbitzua kudeatzen zuen Estatuari egundoko premiak estaltzen zizkioten, baina denak guraso eta laguntzaileen patriketatik atera behar izan zuten. Horrek, ikastetxe baterako normalak ez ziren egoera anitz sortu zuen...