Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 KOLDO AGIRRE MUJIKA

    bi koldo 213
   
Koldo Agirre Mujika
E Mailan aipamena
11 Urte. Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan aipamena

• 11 urte ditut eta Beasaingo Ikastolan nabil Lehen Hezkuntzako 6. mailan

• Futbolean, saskibaloian, pilotan eta mahai-jokuetan ibiltzea gustatzen zait. Baina batez ere pilotaria naiz. Urretxuko banakako lehiaketan bigarren saria atera nuen, Zumarragan binakako txapelketan ere bigarren geratu nintzen nire lagun Iñaki Urteagarekin batera eta azkenik Eskola arteko txapelketan ere bigarren geratu nintzen Julen Mujikarekin. Telebistako saio umoretsuen jarraitzailea naiz eta abenturetako liburuak gustatzen zaizkit.

• Lehengo aldia da horrelako sari bat irabazten dudana

Zoo misteriotsua

Bazen behin herri txiki bat, Gustibar izenekoa. Gustibar Euskal Herrian kokatua zegoen eta oso herri menditsua zen. Gustibarreko haurrok mendiak gurutzatzen zituzten ibaietan bainatzen ziren, jai zutenean eta eguraldi ona baldin bazegoen. Herriaren erdion zoologiko handi eta zabal bat zegoen, berton munduko animali espezie desberdinak aurkitzen ziren.

Gustibarko zooan gertatu zen orain kontatuko dizuedan istorio hau. Zoologikoon animaliak oso ondo bizi ziren, denek zuten nahiko janari eta nahiko leku jolas egiteko. Jende asko joaten zen bertara eta oso gustura aldegiten zuten guztiek. Igande goiz batean, familia bat joon zen Gustibarrera. Beren haurrek Mikel eta Oihana zuten izena. Mikelek zortzi urte zituen eta Oihanak berriz bost. Gure familia honek herriko ostatuan hartu zuen logela, bi aste pasatzeko.

Oporretako bigarren egunean, familia osoa zoologikora joon zen. Asko gustatu zitzaien eta beren haurrak egunero joaten hasi ziren. Gehien gustatzen zitzaizkienak tximinook ziren, baina baita izurdeak ere. Gure lagunei inoiz baino lehenago pasa zitzaizkien oporrak eta inork ez zuen etxera itzultzeko gogorik.

Etxerako bideo hartzera zihoazela autoa puskatu zitzaien eta beren irteera atzeratu egin behar izan zuten. Mikel eta Oihana oso gustura jarri ziren eta zoologikora joaten jarraitu zuten. Zoologikoko tximinoak haiekin konfidantza hartzen hasi ziren eta elkarrekin egiten zuten jolas. Mikel eta Oihana gero eta gusturago bizi ziren Gustibarren eta beren gurasoak konbentzitu nahi izan zituzten bertan gelditzeko. Gurasoek ez zieten erantzunik eman, baina baietza ematekotan zeuden berak ere, oso pozik bizi baitziren Gustibarren. Zoologikoko arduraduna harrituta zegoen bi tximuek haloko harrera egiten zietelako. Arduradunak harriturik bi gazte hauengana joan eta esan zien:

- Harriturik nago zuekin

- Zergatik?

- esan zuen Mikelek.

- Ez nuen espero horren ondo konponduko zinetenik gure tximinoekin, orain arte ez da inor horren ongi konpondu eurekin.

Arduraduna pentsakor jarri zen minutu batzuk eta ondoren esan zuen:

- Nahi al duzue egunero tximino hauei jaten eman, arratsaldero beren ekitaldia egiteko prestatu eta ekitaldian eurekin parte hartu?

- Bai oso pozik gainera! - erantzun zuen Mikelek.

- Beno, orduan gaur arratsaldean bertan hasiko zarete.

Mikel eta Oihana etxera iritxi zirenean, gurasoei proposamena azaldu zieten eta hauek ere Gustibarren bizitzeko asmoa zutela erantzun zieten.

Denak oso gustura jarri ziren hartu zuten erabakiarengatik.

Arratsaldean bertan Mikel eta Oihana, zoora joan ziren tximuekin entsaiatzera, hurrengo eguneko ekitaldirako. Tximinoak zeuden lekuan, zulo bat topatu zuten, oso ilun zegoen barruan, irudi oso beldurgarriak eta zenbait eskeleto aurkitzen ziren. Biak oso beldurturik zeuden hori ikusi zutenean baina bi tximuek adorea eman zieten aurrera jarraitzeko. Mikelek eskumuturretik zeraman zilar-koloreko ordulariari begiratu zion eta etxera joateko ordua zela esan zuen. Denen artean gauerako plan bat egitea pentsatu zuten beren ibilbide misteriotsura sartu eta zerbait aurkitzen zuten ikusteko.

Gau hartan bertan Mikel eta Oihana isilpean atera ziren etxetik inor kontura ez zedin eta zoologikora joan ziren. Bi tximinoak zain zituzten eta kobazulora sartuta bertan, arratsaldean ikusi zituzten irudi beldurgarriak ikusi zituzten. Oihana beldurturik zihoan eta ezin zen inondik inora bere anaiarengandik libratu. Aurrerantz zihoazela, zulo beltz botera erori ziren denak. Toki zabal botera erori ziren, harritsua zen eta ate handi bat ikusi zuten. Laurak aterantz hurbildu ziren eta zabaltzen saiatu. Lehenengoan ez zuten lortu, baina bigarrengoan bai. Ate horren atzean pasabide ezkutu bat zegoen eta bidea jarraituz beste ate bat aurkitu zuten. Ate hura zabaltzen denbora gehiago pasa zuten. Haren atzean, zilarrezko kutxa handi batzuk zeuden eta denak kutxa haiek zabaltzera joan ziren abiada bizian. ireki eta aho-zabalik geratu ziren. Ezetz asmatu zer zegoen kutxa barruan ... Izugarrizko altxorra, dena urre, zilar, diamante zen han ... ! Mikel zoologikoko arduradunarengana joon zen bitarteon, Oihana tximinoekin geratu zen. Mikelek segituon egin zuen bideo eta arduradunarekin itzuli zen. Hau harriturik geratu zen eta esan zion Mikeli:

- Noiz aurkitu duzue pasabide ezkutu hau?

- Gaur arratsaldean bertan.

- Ez nuen uste hemen horrelako pasabiderik zegoenik, gutxiago oraindik horrelako altxorrik aurkitzerik!

- Ezta neuk ere!

- Gauza bat bururatu zait, zergatik ez dugu hemen azpian erakusketa bat egiten?

- Neri oso ideia ona iruditzen zait.

- Zuek aurkitu duzuenez, erakusketa honek zuen izena izango du eta gainera nahi baduzue, altxor horietako batzuk hor ditzakezue ...

- Ez, erakusketarako utziko ditugu!

Hurrengo egunean, Mikelek gurasoei kontatu zien dena eta oso gustura jarri ziren izan zuten jokaerarengatik.

Handik aurrera, Gustibarrek inoiz baino ospe handiagoa izan zuen eta Mikelek eta Oihanak erakusketan eta zoologikoon jarraitu zuten beren bizitza osoon.

BALTASAR

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png14.fw.png11.fw.png8.fw.png16.fw.png9.fw.png2.fw.png5.fw.png7.fw.png10.fw.png15.fw.png13.fw.png12.fw.png3.fw.png1.fw.png4.fw.png