Día del Libro

Ratio: 4 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio desactivado
 

 

ARITZ ARANBURU ETXEBERRIA

bi aritz 247
Aritz Aranburu Etxeberria
F mailan aipamena
9 urte Beasain
Beasaingo Ikastolan
F mailan aipamena

• Beasainen jaio nintzen 1990eko abuztuaren 28an eta Beasaingo Ikastolan ari naiz DLHko 4.mailan ikasten

• Kirolak asko gustatzen zaizkit, futbola eta pilota batez ere. Irakurtzea ere oso gustokoa dut.

• Idazlehiaketa honetan irabazi dudan lehengo saria da eta oso gustora sentiarazi nau, baina aurrera jarraitzeko indarra eman ere.

Askatasun bila

Asier futboltzale amorratua zen eta larunbat goizero bezala futboleko botak hartu eta kiroldegira joan zen. Partiduan zehar, inoiz ez bezala, eskuineko botak izugarrizko mina ematen zion.

- Nolako mina ematen didaten bota madarikatu hauek! Zutik ere doi-doi egoten ahal naiz - zioen Asierrek.

Bien bitartean botok zero zioen:

-Asper-asper eginda nago atzera eta aurrera baloiaren atzetik ibiltzeaz, mundua ezagutu nahi dut neure erara. Gaur Asierrek ez du golik sartuko, ez horixe!

Asierrek aitzakia bat jarri eta alde egitea erabaki zuen. Gurasoekin aiton-amonen etxera bazkaltzera joan behar zuela esan eta aldegin zuen partidua bukatu baino lehen.

Bidean mina gero eta handiagoa zuen, ia-ia jasan ezina.

- Harrika bota behar dut bota hau! Aurreko asteburuan ondo garbitu nituen bada! Lustrea eman nien bada! Agian harriren bat sartuko zitzaidan.

Asier bide-ertzean zegoen bankuan eseri zen, bota kendu eta han ez zegoen harririk ez horrelako beste ezer. Beraz bota motxilari lotu eta hankutsik abiatu zen etxera. Zebrabidera iritsi zenean semaforoa hori zegoen eta denbora gehiegi zain ez egoteagatik korrika pasatu zuen bidea. Ez zen konturatu bidea zeharkatzean bota erori zitzaiola eta aurrera jarraitu zuen.

Etxera iritsitakoan konturatu zen bota motxilari lotuta ez zegoela eta plaierak jantzi eta bota bila abiatu zen.

Asierrek bota motxilari lotuta jarri zuenean:

- Hau da nirea! Asierrek ez daki korapiloak ondo egiten, beraz ez da zaila izango korapilo hori askatzea eta libre izatea.

Nahi izatea ahal izatea omen da eta horrela lortu zuen libre izatea. Zebrabide erdian geratu zen.

- lupi libre naiz! Mundua ezagutu ahal dut! Nora joango noiz lehenengo? Baina nora doa kamioi hori? Kontuz!!!

Kamioiak gurpilaren ertzarekin zapaldu eta espaloi-ertzeraino bidali zuen bota gajoa.

- Gidari astapistola hori! Ia-ia erabat lehertuta utzi nau.

Partidua bukatu eta mutil koskor talde bat etorri zen. Manex izeneko Kaxkagorria, bota hartu eta baloia balitz bezala hasi zen jolasean berarekin.

- Geldi, utzi bakean! Nik ez dizuet ezer egin, nik mundua ezagutu nahi dut! Askatasuna ez da nik uste bezain polita.

Manex eta bere lagunak berehala aspertu ziren eta aurkitu zuten lehenengo zaborrontzian bota zuten. Bota gajoa bustita eta zikin-zikin eginda geratu zen. Nekatuta eta goxotasun piska baten beharrean zegoen, negargura besterik ez zuen. Etsipenik handieneko unean, Asier ikusi zuen beste aldeko espaloian.

- Asier!, Asier! Hemen nago!- oihukatzen zuen .

Baina Asierrek ez zion entzuten eta bere bidea jarraitu zuen. Zebrabidera iritsi zenean alde batera eta bestera begira hasi zen, baina ez zuen inon ikusten bere bota. Halako batean aurreko zaborrontzi gainean oinetakoren bat bazegoela iruditu zitzaion eta bertora hurbildu zen.

- Eskerrak hemen dago nire bota! Hau da narraskeria! Txerri-txerri eginda dago. Etxera eramango dut eta garbitu eta ondo-ondo lehortu ondoren seboz ondo gozatuko dut.

Asier ezezik bota ere pozez zoratzen zegoen, konturatu baitzen Asier bezain lagun onik ez zuela eta ez zuela izango ere.

Hurrengo larunbateko partiduan Asierrek 3 gol sartu zituen eta partidu bikaina egin zuten Asierrek eta bere botak.

“XARPE”

Televisión-Radio

Historia de la Ikastola de Beasain

Contacta con nosotr@s

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: