Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

Ordutik hona gauza negargarri asko gertatu dira. 1993an, publikotasunaren aldeko izugarrizko propaganda egin eta gezur asko esan ondoren, Hezkuntza Sailak ikastolei jarri zien atakan sartu behar izan zuen Alkartasuna Lizeoak ere eta 1993ko maiatzaren 20an egindako bozketan, bazkideen gehiengo soilak (%55ek), Ikastola, nortasun, ondare, jabetza eta zuzeneko kudeaketa-eskubide guztiak galduta eskola publiko bihurtzearen aldeko botoa eman zuen. Hala ere, ordea, gehiengo soil hura, Estatutuen arabera, ez zen nahikoa kooperatiba desegiteko eta Ikastola eskola publiko bihurtzeko. Estatutuek 2/3en (%66,66) aldeko botoa eskatzen zuten horretarako eta horren aldekoek ez zuten gehiengo hori lortu. Legez ezinbestekoa zen baldintza hori ez zen bete eta Eusko Jaurlaritzaren Administrazioak, legez kanpo bereganatu zuen Alkartasuna Lizeoa. Ikastetxe hura ordura arte bezala Ikastola izan zedin nahi zutenek, auzitara jo zuten eta Tolosan emandako epaiak arrazoi eman zien. Aurkakoek, ordea, helegitea jarri zuten eta Donostiako Epaitegiak epaia berrikusi eta administrazioari “arrazoia” eman zion. Ondoren Ikastolaren aldekoek jarri zuten helegitea eta Madrileko auzitegira iritsi zen gaia (Beasaingo, Azpeitiko, Elorrioko eta Leioako Ikastolak ziren kasu horretan). Hiru urte luze zihoazen auzitan eta, azkenean, Hezkuntza Sailarekin sasi-negoziazio batzuk burutu ziren. Beasaingo kasuan, “akordio” ziztrin eta mesprezagarri baten bidez eratu zen lehengo Ikastolaren proiektuari jarraipena eman zion Beasaingo Ikastola. 130 ikasle Lizeotik atera eta haien gurasoek Beasaingo Ikastola sortu zuten Andramendi kooperatiba berria eratuta. Beste hiru herrietan ere Ikastola-proiektuek aurrera jarraitu zuten. Gaur egun jarraipeneko hori da Beasainen dagoen Ikastola bakarra: Andramendi Kooperatibak kudeatutako Beasaingo Ikastola alegia.

Alkartasuna Lizeoan gelditu zen guztia, administrazioak bereganatu zuen eta ikastetxea eskola publiko bihurtu zen, beraz, gaur egun eskola publikoa da, administrazioarena. Berehala galdu zuen batxilergo-maila eta Txindoki Institutura eraman zituzten ikasleak eta irakasleak. Txindoki Institutuari izena aldatu zioten eta orain Txindoki--Alkartasuna Institutua du izentzat. Geroztik sistema publikoko Haur-hezkuntza, DLH eta DBH izan ditu Alkartasunak. Azkenaldian, ordea, DBH eta DLH beste ikastetxe publikoekin partekatzeko eta birmoldatzeko asmoak daudela dirudi eta gurasoak protestan ikusi ditugu. Administrazioak noski, egokien iruditzen zaiona egingo du. Eskola publikoek, administrazioaren kudeaketa dutenez, administraziotik kudeatutako proiektuak dituzte eta ez dira Ikastolak. Ikastolek aldiz, Ikastola-diseinuko hezkuntza--proiektuak dituzte eta gurasoen eta bazkideen ordezkariek kudeatuak dira. Gainera, gehien-gehienak, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea izeneko kooperatiba eratu berriko partaide dira. Beasaingo Ikastola kooperatiba horretako partaide da bere sorreratik.

Horrela dira gauzak, bakoitza den bezalakoa da eta hori ez dago ukatzerik. Tarteko biderik ez dago, bata ala bestea. Administrazioaren kudeaketa duen eskola publikoa, horixe da, eskola publikoa. Ikastola dena berriz, Ikastola da, hots, gurasoek eta bazkideek kudeatua, Ikastolen hezkuntza-proiektua duena eta orokorki Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea. Honekin, jende askok egiten duen Ikastola izenaren erabilpen okerra agerian jarri nahi izan dut. Bakoitzari berea da zuzenbidea.

Beasainen, 2009ko irailaren 20an

botoia1

 

Televisión-Radio

Historia de la Ikastola de Beasain

Contacta con nosotr@s

Andramendi Irakaskuntza Koop.a kide da: