Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 

12021-04-29

Goierriko Hitza

Goierriko ahozko ondarearen (kantu, ipuin, bertso, atsotitz, esapide…) bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko asmoz, Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ikerketa beka sortu dute, Goierriko hiru ikastolen eta Gerriko Kultur Elkartearen laguntzarekin.

Beka horren helburua, Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da. Jasotzen diren ikerketa proiektuak aztertu eta gutxieneko maila dutenen arteko onenari esleituko zaio beka. Hautatutako proiektua gauzatzeko urtebeteko epea edukiko du proiektuaren egileak (edo egileek), eta 3.000 euroko saria jasoko du. Proposamenak ekainaren 30era arte jaso daitezke.

Mintzola Ahozko Lantegiko Beñat Gaztelumendiren hitzetan, “pozgarria da Kilometroak Kultur Elkartearekin batera ikerketa beka deialdi honen bigarren deialdia aurkeztea”. Iaz abiatu zuen ikerketa beka horrek bidea Kilometroen eta Mintzolaren eskutik, eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Pello Mari Otaño izena hartu zuen orduan. Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarea ikertu zuten. Aurten, Goierriko ikastolek hartu dute Kilometroak jaialdia antolatzeko ardura, Beasaingo Andramendik, Ordiziako Jakintzak eta Lazkaoko San Benitok. Haiek eta Gerriko Kultur Elkarteak ere babestu dute aurtengo ikerketa beka.

Proiektua bultzatu dutenei eskerrak eman dizkie prestutasunagatik Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria den Nekane Artolak ere: “Kilometroak euskararen eta euskal kulturaren bozgorailu izan da, herri ekimenaren parte, auzolanaren eredu, eta orain berritze eta eraldatze fasean gauden honetan, ezaugarri horiek plazaratzeko espazio berriak sortzen eta arakatzen ari gara: hor kokatzen dugu beka hau”.

San Benito ikastolako zuzendaria den Josune Aranburuk Goierriko hiru ikastolen izenean hartu du hitza: “Aurrera egitea erabaki genuen eta jai handi hau konfinamenduan ez sartzea. Aurten bi helburu oso garrantzitsu ditugu: batetik, herriari itzultzea herriak emandakoa; eta bestetik, euskal kultura zabaltzea eta euskaraz bizi ahal izatea”. Gerriko Kultur Elkarteko Joxepa Madariagak azaldu du deialdiaren helburuak ere bat datozela elkartearekin egitekoarekin, eta esan du deialdiak ikerketarako “askotarako bidea ematen” duela, izan Goierriko hizkera edota kantagintza, bertsolaritza edo bestelako kultur sorkuntza bat ikergai: “Proiektuak gustura jasoko ditugu, gustura aztertuko ditugu”.

Televisión-Radio

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png13.fw.png14.fw.png4.fw.png3.fw.png8.fw.png6.fw.png1.fw.png7.fw.png5.fw.png9.fw.png15.fw.png12.fw.png11.fw.png2.fw.png