Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
    bi ainhoa 213  
AINHOA MIGUEL IRASTORTZA
11 urte, Beasain.
E mailan 3. saria
 
• Ainhoa naiz. Andramendi Beasaingo Ikastolan ikasten
dut eta pianoa jotzea, dantza egitea eta
atletismoa oso gogoko ditut .
• Aurten hirugarren aldiz hartu dut parte sariketa honetan
eta oso pozik nago lortutako sariagatik. Sari-emate egunean ez
nuen agertzerik izan, baina lehiaketa honetan parte hartu ahal
izateak asko pozten nau .
• Idazteko eta irakurtzeko gogoak ere pizten dizkit eta
egia esango badut, urtero goitik behera irakurtzen dut Beasain
Idazlehiaketako Iiburu hau. Espero dut zuek ere hala egingo
duzuela, eta nik adina goza tu ahal izango duzuela.

 

Gutun eta kuttun

Manisha naiz. Hamalau urte dauzkat eta Tshabong-en bizi naiz, nire zazpi anai-arrebekin eta amarekin. Ni naiz senide zaharrena eta gazteenak, Bakang-ek, bost urte ditu.

Tshabong, Botsuanako herrixka bat da. Afrika hegoaldean dago eta Kalahari izeneko desertuaren mugatik oso gertu.

Orain dela bi urte arte, gure aita ere etxean bizi zen, baina gure bizimodua gogor samarra da, herriko familia gehienetan bezala eta gure aitak Afrika osoa zeharkatu du Europara iristeko asmoarekin. Guri goiz batean esan ziguten aita kanpora zihoala, ez zait sekula ahaztuko .... , baina uste dut, lehendik ere luzaro egonak zirela hori pentsatzen.

Aita kanpora zihoala esan ziguten egunaren bezperan, ez dakit zergatik, ezin nuen lorik egin eta jaiki egin nintzen eta hara non ikusi nituen nire gurasoak bazter batean triste-triste, ahopean bezala hizketan. Ez nuen entzuten baina arraroa egin zitzaidan. Hurrengo egunean gurasoek inoiz baino goizago jaikiarazi gintuzten seme-alaba guztiok eta zera esan ziguten :

- Umeok, eser zaitezte aitaren eta nire inguruan, gauza garrantzitsu bat dugu esateko eta -esan zigun amak.

- Lehenik eta behin, jakin ezazue asko maite zaituztedala eta horregatik Europara joan beharrean naizela, -esan zuen aitak- izan ere, aspaldian, dakizuen bezala, Bakang gaixo samar dabil eta sendatzera eramateko ez dugu behar adina diru. Horregatik, zuen amak eta biok erabaki dugu, familia aurrera atera ahal izateko, nik, bolada batean kanpora joan beharko dudala - jarraitu zuen, negarrari ezin eutsiz.

Handik bi egunera joan egin zen aita. Gure etxeko giro a erabat ezberdina izan da aurrerantzean: barre egin izan dugunean ere, marraztutako irribarre ziztrin bat baizik ez da izan, bihotza negarrez ari baitzitzaigun. Aita ez baitzegoen.

Gure gutunek ez dute beti erantzunik izan. Aita etxetik irten eta gutuna bidali zigunerako, bederatzi hilabete pasatu ziren ..., hain omen dago eta urruti Europa! Guk, ordea, ahaztu gabe idazten jarraitu genuen.

Baina aitaren azken gutunak asko poztu gintuen. Gutuna alaiagoa iruditu zitzaigun, etortzekoa zela adierazten baitzuen eta gu pozarren jarri ginen.Honela zion:

"2006ko martxoaren 21a

Nire emazte eta seme-alaba maiteok:

Ez zaituztet ahaztu, aspaldiko hilabeteotan gutxi idatzi dizuedan arren. Asko kosta zait lan egokia bilatzea, hemengo bizimodua ez baita hortik ikusten dena bezalakoa. Hala ere, orain oso gustura nago eta astean sei egunetan lan egiten dut saltoki handi bateko biltegian. Lan eta lan aritzen naizen arren, hemengo egunak oso luzeak egiten zaizkit. Gauetan, zerura begira jartzen naiz zuen hitzak, jolasak eta barreak gogoratzeko ... , baina hiri handi hauetan, ezin da gauez zerua bere edertasunean ikusi eta horrek zuengandik pixka bat urrunago sentiarazten nau.

Hala ere, esan dizuedan bezala, beti toki berean Jan eginez, diru pixka bat gehiago irabaztea lortu dut. Gutun honekin bidaltzen dizuet ahal dudan guztia, baina laster, Manisharen urtebetetzerako, hor izatea nahiko nuke.

Zuen gutunetan esaten duzuen bezala, asko pozten nau zuen artean ondo moldatzeak eta desiratzen nago zuengana iris ten naizenean, zuen musuak jasotzeko.

Esperantza horrekin agurtzen zaituztet, eta besarkada bero bat bidaltzen dizuet.

Agur familia. Laster arte

Mohamed Abdallah"

Amak, malkoak begietan, gutuna irakurtzeko eskatu zidan ... eta denok isil-isilik entzun genuen. Pozik ginen. Nire urtebetetze-egunari begira jarrita bizi ginen denok.

Eguna iritsi bazen ere, aita ez zen iritsi, ordea, azaroaren 24an, ez 25 eta ezta 26an ere. Eta 27an guztion aurpegietan etsipena nabari zen.

Azaroaren 28an gutun bat iritsi zen eta, bertan, egunkari-puska bat. Egunkari-puska hartan zionagatik, paperik gabeko atzerritar guztiak Espainiatik bota egin omen zituzten. Beren berri zehatzik ez zetorrenez, mezuren bat edo bidali nahi zigula iruditzen zitzaigun. Bizirik izango zela, behintzat, gutun hura bidaltzea lortu bazuen .... , bidean izango zela.

* * *

Orain dela aste bete iritsi da aita. Jantziak urratuta eta begiak barrura begira bezala, lotsatuta edo .... Amarengana hurbildu eta negarrez ikusi genituen.

Amak itxaroteko esan zigun. Handik ordu pare batera, denok bildu ginen.

- Umeok, aita etorri da. Esku-hutsik itzuli da, zeukan diru guztia bidean lapurtu diote eta. Esku-hutsik datorrelako lotsatuta dagoela esateko eskatu dit.

- Aita ... esku-hutsik gu bizi izan gara, zu gabe -erantzun diot.

- Aita, zeinen opari polita egin diguzun guztioi, esan zion Bakang txikiak -bere magalera igoz-.

Eta amak tea prestatu zuen denontzat eta denon irribarre nekatu eta esker onekoak arindu egin zituen gure zamak. Orain berriro, denok elkarrekin, arinago sentitzen gara.

"LABURU"

Irakurri gehiago...

MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa"Freedom"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Mar-martarren herria"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Piano baten istorioa"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png11.fw.png8.fw.png4.fw.png7.fw.png1.fw.png13.fw.png14.fw.png15.fw.png16.fw.png9.fw.png10.fw.png6.fw.png2.fw.png3.fw.png12.fw.png