Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Mar-martarren herria

    bi ainhoa 233

Goiz hartan esnatu zirenean, guztiei herria arraro zegoela iruditu zitzaien. Ez ziren ohartzen zergatik, eta orduan, baten batek sorginduta zegoela esan zuen eta guztiek sorginduta zegoela errepikatu zuten.

Orduan Nerea eta Maialen herrian zer gertatzen ote zen ikustera joan ziren. Aurrena etxe arraro batekin egin zuten topo. Etxea ez zen nolanahikoa, izenetik hasita: Kaxoi zuen izena. Ez zekiten zergatik baina Maialenek eta Nereak dena etxe hartan hasi zela susmatzen zuten. Horregatik, barrura sartu eta han egunak eman zituzten. Etxetik kanpora begiratuta ez zen inor ikusten.

Han zeudela, ilunabarrean, emakume bat irteten ikusi zuten. Sorgin-traza zeukan. Egun batean, bere atzetik joan ziren eta ma-mar-mar ari zela entzun zuten. Belarriak eme jarri eta hitz magikoak esaten ari zela iruditu zitzaien. Hitz horiek esaten zituen bitartean, kolore batekoa egiten zen dena. Aurrena dena laranja, gero dena urdin, hurrena dena berde, hurrena den a more eta azkenean dena margo gabe geratu zen. Ez zuri eta ez beltz. Kolore gabe! Belarrak papera ematen zuen. Txoriek hosto ziruditen. Jantziak ere desagertu bezala egiten ziren.

- Hau da hau -esan zuen Maialenek isil-isilik.

Eta Nereak erantzun zion:

- Goazen gerturago.

Baina abiatu zirenean hots pixka bat atera zuten eta sorgin hura hegan desagertu zen.

Maialen eta Nerea herrira joan ziren korrika eta presaka, han sorginaren berri emateko. Baina inork ez zien jaramonik egin. Lehen baino arraroago zeuden guztiak. Jendeak ere mar-mar-mar hitz egiten zuen. Maialenek eta Nereak ez zuten ezer ulertzen.

- Hau da hau -esan zuen berriro Maialenek, isil-isilik.

Eta Nereak erantzun zion beldurtuta:

- Goazen hemendik bizkor-bizkor.

Bidean Maialenek burutapen bat izan zuen. “Esaten dutena ezer ulertzen ez dugunez, beren hizkuntza ikasteko, esaten dutena grabatu egin behar dugu.”

Nereak bazeukan grabagailu bat. Etxetik grabagailua hartu eta berriro isil-isilik Kaxoi izeneko etxera joan ziren.

Ilunabarrean sorgina irteten ikusi zutenean, isil-isilik atzetik joan eta zioena grabatu egin zuten. Sorgina mar-mar-mar ari zen. Gauean, gelan grabagailuan jasotakoa entzun zuten. Mar-mar-mar-mar-mar-mar-mar-mar-mar .... Errepikatzen hasi zirenean, Nerea deskuidatu eta horrela hasi zen esaten: ram-ram-ram-ram .....

Maialenek esan zion:

- Hori ez dute esaten.

Baina berak ere, errepikatzen hasi zenean, ram-ram-ram esaten zuen. Eta biek, mar-mar-mar esan ordez, ram-ram-ram bakarrik esaten zuten.

Eta zer gertatuko eta ..... Nerearen arropak more-koloreko bihurtu ziren. Gero Maialenenak berde. Eta gero dena urdin eta azkenean dena laranja. Eta azkenean, bat-batean .... etxe hartako kaxoi guztiak ireki ziren eta kolore guztiak agertu ziren etxean zehar.

Maialenek eta Nereak leihotik begiratu zuten eta dena kolorez beteta zegoen eta ume pilo bat zihoan ikastolara. Sorginak, bizikleta gainean jarri eta herritik kanpora zeraman bidea hartu zuen.

Handik aurrera herrian denak pozik bizi izan ziren, baina Maialenek eta Nereak gogoan hartu zuten betirako, ez zela mar-mar-mar esan behar, badaezpada, baizik eta ram-ram-ram. Eta ume guztiek sorginkerien kontra hitz egiten ikasteko ipuin bat idaztea pentsatu zuten.

"MAR-MAR"

Irakurri gehiago...

MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa"Freedom"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Piano baten istorioa"
MIGUEL IRASTORTZA, Ainhoa "Gutun eta kuttun"

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

9.fw.png3.fw.png5.fw.png8.fw.png1.fw.png16.fw.png11.fw.png7.fw.png15.fw.png14.fw.png6.fw.png4.fw.png10.fw.png2.fw.png13.fw.png12.fw.png