Jaso Musikala hainbat pertsonaren borondatezko lanari esker jaio zen eta horrela jarraitzen du gaur egun ere. Horrek balio bikoitza ematen dio musikalari. Alde batetik, zuzendaritza ikastolako irakasleek osatzen dute, eta, bestetik, taulatuaren gainean zein beste hainbat lan eginez, ikuskizun bakoitzean Bigarren Hezkuntzako 50 mutil eta neska inguru ditugu, adin eta maila desberdinetakoak (lehenengo mailatik laugarrenera). Muntatzen, atrezzoa prestatzen eta abar laguntzen duten familien parte-hartzea ere aipatu nahi dugu.
9 ikuskizun egin ditugu, eta Euskal Herriko hainbat antzokitan egin ditugu emanaldiak. Baluarten eta Barañaingo Auditorioan aritu gara, baina baita Baionan, Donostiako Victoria Eugenia eta Kursaalean, Bilboko Arriagan eta Tuteran ere.