Familia agurgarria:
Gelako ikasleek zorriak izaten jarraitzen dutela jakinarazten dizugu. Hau dela eta, behar diren neurriak hartzea komeni da.
GOMENDIOAK
1. Zaindu norberaren garbitasuna.
2. Begiratu umeen burua sarritan, kontutan izanik zorriak eta beren arrautzak batez ere belarri inguruetan eta kokote aldean egoten direla.
3. Zorriak daudenean, eman merkatuko edozein produktu, prospektuko jarraibideei jarraituz. Gero, garbitu eta irakutzi burua urarekin eta ozpinarekin.
4. Ondoren pasatu punta fin eta itxiko orrazia eta eskuarekin kendu buruazalean ezarrita gelditu diren arrautzak
5. Ikusi zortzi egun barru berriz buruko ile-larrua eta, bartzik badago, errepikatu tratamendua.
OHARRA
Besteekiko errespetuagatik, oso kutsagarria denez, astelehenerako zorriak kentzea lortzen ez baduzue ez ekarri umea Ikastolara.