KiVa programaren ezaugarriak DBHn
• Lehen Hezkuntzan garatutako eremu garrantzitsu berberak mantentzen dira:
• Tutoretza saioetan lantzeko materiala. DBHko etapan ikasleriak protagonismo berezia hartzen du, bere partaidetza ezinbesteko bilakatuz. Horregatik, irakasleek ikasleekin konfiantza giroan lan egin ahal izateko berariazko lan bat bideratzen da. Sinboloek paper garrantzitsua dute; horregatik mezu birtualek, grafikoek,jazarpenaren aurkako ikastetxe bezala bereizten gaituzten txalekoek... bere funtzioa betetzen dute.
• Jazarpen egoerak berariaz lantzen dituen KiVa taldea.
• DBHko Ikasleekin harreman zuzena duen Ikastolako komunitate guztiaren inplikazioa: familiak, autobus eta jantokiko zaintzaileak...
DBHko 1., 2. eta 3. mailetan ezarri da
DBHn bideratuko diren langaiak
• Taldeen kohesioa lortzea: kohesioa sortzen.
• Taldearen barruko harremanak: jazarpena eta honen motak, boterea taldean.
• Irakasleentzat formazioa: ni eta besteak, emozioak garrantzitsuak dira, aniztasunean elkar eragin.
• Jazarpen erak eta mekanismoak: ezkutuko jazarpena,IKTen bidezko jazarpena, sexu arrazoien ondoriozko bazterketa...
• Jazarpenaren ondorioak, gure gelaren azterketa.
DBHko KiVak hurrengo elementuak kontutan hartzen ditu:
1. Baliabide anitzak.
2. Tresna digitalak eta ikasketa inguruak.
3. Ikasgela taldearen eta ikastolak osotasunean duten eragina eta lan aukerak.
4. Ikasleria eta irakasleriaren inplikazioa.
5. Prebentzioa lantzen du baina jazarpen egoeretan interbentzioa sustatzen du.
6. Ikastola bakoitzak bere jazarpen egoeren analisia egitea ahalbidetzen du, urteroko emaitzak sistematikoki jaso ondoren.