Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

KILOMETROAK EKINTZAZ EKINTZA.

Kilometroetako ekintzen antolaketaren azken txanpan gaude. Kilometroen 44. edizioko Kilometro hauek bereziak izango dira. Batez ere, pandemiak eragiten dituen osasun-protokoloetara egokituta dagoelako, eta baita egoera horri erantzuteko Goierriko hiru ikastolen artean antolatu direlako.

iIailaren 17an Lazkaon hasi eta Irailaren 31 bitarte hainbat ekintza antulatuko da Goierrin, txandan-txandan. Hala, hiru bertso saio eta kultur-emanaldi izango dira irailean zehar, hiru herrietan jarriko da Kilometroen erakusketa. Gainera ikastolaren-irakaskuntza planteamentuarekin eta ikastolen Endakalogoko hainbat ardartzekin lotutako hiru foro antolatuko dira egun berean, irailaren 30ean, hiru ikastoletan.

Irailaren 30eko foroaren inguruan, Beasaingo Ikastolak Beasaingo Ikastolako sortzaileak omenduko ditu, aldi berean, aurten Beasaingo Ikastolak 25 urte betetzen dituela profitatuz.

Urriaren 2 eta 3an ere Goierri girotuko da Kilometroetarako eta Kilometro egunean pasako zaie lekukoa hurrengo Kilometroetako antolatzaileari, eta egun horretan goizean burutuko dira ikasleei zuzendutako ekintzak ere.

Urriaren 3an pilaketarik eragozteko ekitaldiak sakabanatu egin dira, eta ekitaldietan parte hartzeko aldez aurretik txanda hartu beharko da on-line kasu guztietan, aforo mugatua izango delako.

Ekitaldi bakoitzaren aurretik ireikoko da izen-ematea, hamarren bat eguneko aurrerapenez, kilometroak.eus orrian. Lehenengo ekitaldia Lazkaoko bertso-saioa izango da irailaren 17an, eta gaur irekiko da bertso-saio horretarako izen ematea.

2    3    4   
pdfKilometroak 2021 bezpera   pdfBat gea!     pdfKilometroak 2021 eguna  

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

8.fw.png3.fw.png2.fw.png13.fw.png6.fw.png14.fw.png5.fw.png11.fw.png15.fw.png10.fw.png12.fw.png7.fw.png1.fw.png4.fw.png9.fw.png