Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

1Irudi guztiak ikusi...EUSKALDUNAK GARA

Ikastolak XX. mende hasieran sortu ziren euskarazko irakaskuntza bermatzeko, eta ANDRAMENDI bere osotasunean euskalduna da, bai ikasleekiko harremanetan, bai langile-arteko harremanetan eta baita kooperatiba mailan ere.
Euskalduna ez ezik baita euskaltzalea ere, jakitun baikara ikastolak sortu zirenetik euskaldun berriek eta euskaltzale anitzek egiten duten ahalegina Euskal Herria euskalduntzeko. Hainbat proiektu eta metodologia garatzen dugu horretarako, murgiltze-metodologiatik abiatu eta kulturartekotasun-programak zubi gisara erabiliz.

Euskaraz ikasi eta euskaraz bizitzeko antolaketa bermatzen du Andramendi, Beasaingo Ikastolak.

ELEANITZ PROIEKTUA

ELEANITZ EHIkok Ikastolen proiektua da. Beasaingo Ikastolak Hizkuntz Trataera Bateratu proiektuaren barruan txertatzen du eleaniztasuna.
Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.

Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira, eta honako ezaugarriak dituzte:
• Ingelesaren ezartze goiztiarra: 4 urtetik aurrera.
• Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1.mailatik aurrera.
• Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da (adb. ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE).
• 4-16 adin tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
• Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardaztua.
• Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne- eta kanpo-ebaluazioen bidez.

eleanitz proiektua

 ELEANIZTASUNA: HITZARMENAK HIZKUNTZA ESKOLEKIN

BEASAINGO IKASTOLAk eta ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAk sinatua dute hitzarmen bat eta hari esker , CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile Baimendua da, 2014az geroztik eta Young Learners, KET, PET eta FCE for Schools azterketak ere egiteko aukera dute Ikastolan bertan .
Elduaien Hizkuntza Eskolak 40 urtetik gorako esperientzia Cambridge aztereketen inguruko irakaskuntzan. Informazio gehiago

Beasaingo Ikastolak eta UNED-CUIDek hitzarmena sinatu zuten 2020an. Horri esker, Andramendiko familiek, langileek eta 16 urtez gorako ikasle-ohiek % 30eko beherapenaz ikas ditzakete 16 hizkuntza.

30Irudi guztiak ikusi..

 eleanitz proiektua1

 



Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

16.fw.png14.fw.png6.fw.png11.fw.png15.fw.png5.fw.png12.fw.png4.fw.png9.fw.png13.fw.png8.fw.png2.fw.png3.fw.png1.fw.png10.fw.png7.fw.png