EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Horretarako, Ikaselkarrek, material didaktikoa egin, kaleratu eta banatzeko Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten enpresak, euskal curriculuma garatzen duten ikasmaterialak garatu ditu. Oraingoak, 2013-14 ikasturterako eskuragarri izango direnak, DBH 1erako egokitutako ikasmaterialak dira...