Gure ikasle asko ume-umetatik ezagutzen ditugu, sehaska garaietatik, alegia. Eta hori oso aberasgarria da, hainbeste urtez beraiei gure begiradaren aniztasuna eskaintzen diegulako, eta gure helburua DBH amaitzen dutenean, euren bidea askatasunez egiteko aukera eskaintzea delako. Hamasei urtez ikasleekin biziz eta elkarrengandik heziz eta ikasiz, ikuspegi horrek ematen digu gure irakaskuntza eta hezkuntza proiektu osoa aztertzeko aukera.
Eta arreta berezia jartzen diogu nerabezaroan ikasleek izaten duten garapenari. Eta hemen sartzen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak daukan garrantzia. Izan ere, anitzak bezain aberatsak dira nerabeen bizipenak. Eta sormenean eta ikerketan oinarrituta, diziplinartekotasuna bultzatzen dugu, gure ikasleak gure gizarteko herritar arduratsu eta konprometituak izan daitezen etorkizun hurbilean.
Zentzu horretan, ziklo guztietan baina DBHn bereziki sendotu egiten da ikasle-irakasleen arteko elkar-ezagutza. Bakarkako arreta eta talde-lanaz baliatzen gara, norbanakoa bere ingurunean txertatzean ondo sentitzen baita.
Horrela bada, gure ikaskuntza-prozesua bidaia bat da. Haurtzarotik hasi eta heldua izatera arteko bidaia. Eta bidaia hori anitza da, aukera-aniztasunean oinarritzen delako, eta gutako bakoitzak komunitate baten barruan nor izaten ikasten duelako