Gaur eman zaio 3.EUSKARALDIARI HASIERA. Beasaingo haurrek berriz, atzo jaso zuten Gartxiren bisita herrian. Mariren alaba Gartxik Euskaraldiari hasiera eman zion txikitxoenen artean.
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA. Jarri zuen ahobizi edo belarriaprest pina soinean, jantzi zuen balkoiak banderolekin eta bizi euskaraz. Sorioneku izan gara euskaldunak aste honetan jaso dugun berriarekin, topatu den gure lehen euskal idatziak opari ederra eskeini digu iristear dagoen Euskararen eguna ospatzeko.
Euskaraldia, Euskararen eguna eta lehen euskal idatziaren aurkikuntza ospatzeko modurik hoberenea gurea den hizkuntz zaharra lau haizeetara zabaltzea izanik, bizi gaitezen euskaraz.