Badator Euskaraldia!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Irailaren 28tik aurrera, belarriprest eta ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko!
Aukeratu zure rola!
Sartu estekan eta batu ariketara!
Hikaldian parte hartzen duenak bere burua prest azaltzen du berari hikaz egiteko.
Hikaldian parte hartzen dutenen txapak hikaldiaren ikurra ere izango du.
Gogoan izan ostegunero, ostiralero eta larunbatero, 18:00etatik 20:00etara Zubimuzu plazan mahaia jarriko dela! Bertan norbanako, familia edota kuadrilla gisa izena emateko aukera izateaz gain, online izena eman duzuenok txapak jaso ditzakezue.