Ikastolen Elkarteak jakinarazpen bat bidali du astearte honetan, LOMLOE legea indarrean sartzen den egunean lege hau baloratzeko. Kolektiboaren arabera, «izaera zentralista» du, baina euskara irakas-hizkuntza gisa garatzeko aukera ematen duela nabarmendu du.
Ikastolen Elkarteak jakinarazpen bat egin du, LOMLOE legea indarrean sartzen den egunean lege hau baloratzeko. Elkarteak nabarmendu du «ez dagoela alde handirik» LOMLOE legearen eta haren aurrekoaren (LOMCE) artean, eta haren «izaera zentralista» salatu dute.
«Lehenik eta behin kontuan izan behar dugu LOMLOE legea, aurrekoak bezala, organikoa dela, eta horrek esan nahi du haren artikuluen zati bat (azken xedapenetako zazpigarren eta bosgarren puntuetan aipatutako artikulu guztiak) autonomia-erkidegoek nahitaez bete behar dituztela», azaldu du Ikastolen Elkarteak...