0-2ko guraso eta hauen seme-alabentzat masaje ikastaroa antolatu da, Ane Etxeberria irakaslearen eskutik. Izen-emate kopurua mugatua da, 10 lagunekoa eta 0-1ekoek izango dute lehentasuna. Talde bakoitzean 5 pertsona arituko dira. Ikastaroak 5 saio izango ditu eta bakoitzak ordubeteko iraupena. Lehen saioa datorren asteazkenean, 21ean izango da, arratsaldeko 3etaik 4etara eta hurrengo saioetako egunak bertan zehaztuko dira (ordua bera izango da).
Ikastaro labur honen helburua guraso eta haurren arteko ukimen elikagarria eta komunikazioa sustatzea da. Haur masajearen bidez, lehenengo unetik bertatik guraso eta haurraren artean sortu zen lotura areagotzea da asmoa; horretarako masajearen onurak ezagutuz (interakzioa, estimulazioa, erlaxazioa eta lasaitasuna) eta masaje mugimenduak landuz, besteak beste.
Izena idazkaritzan edo haurtzaindegian eman dezakezue.