Geure irakaskuntza filosofia eraikitzailea da, jakinduria itxi bat transmititu ordez, jakinguraz mundua eraikitzea dugu helmuga. Eta mundu hori elkarrekin eraikitzea hezkuntza-komunitate osoaren partaidetzaz. Horretarako haurrek egiten dituzten galderei eta hausnarketei bidea emanez lan egiten dugu, haurra bera dagoelarik ikasketa-prozesuaren muinean, eta ez eskola-materiala.
Hezkuntza proiektua gauzatzeko, Ikastolen Elkarteko materiala erabiltzen da : Urtxintxa Txanela, eta Eki. Material globalizatuak dira hauek, eta Euskal Herriko Ikastolen hezkuntza-komunitatean , frogatuak eta berrituak.
Beasaingo Ikastolako Hezkuntza Proiektuan txertatuak dauzkagu beste hainbat egitasmo, bai Haur Hezkuntzako 0-3 tartean , Haur Eskolan alegia, eta bai eta Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntza osoan ere DBHn ere proiektu horietako batzuei jarraipena emango ditugu, eta beste batzuk berritu egingo ditugu. Horien berri zabalago Hezkuntza Proiektuka atalean ikus ahal izango duzue.
Beste alde batetik, GURASOEN TXOKOKO ataleko Artikulu interesgarriak eta Txostenak ateletan aurkezten dizuegu gurasoek egin ohi dizkiguten galdera eta iradokizunei buruzko informazioa .