Beasaingo Elduaiengo eta ikastolako arduradunak |
BEASAINGO IKASTOLAk hitzarmena sinatu du ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLArekin, CAMBRIDGE ENGLISH LANGUAGE ASSESMENT ES098 Zentro Aztertzaile Baimendua dena, 2014-2017 urteen artean Young Learners, KET, PET eta FCE for Schools azterketak eskaini ahal izateko.
Elduaien Hizkuntza Eskolak 13 zentro ditu Gipuzkoan zehar eta 40 urtetik gorako esperientzia Cambridge aztereketen inguruko irakaskuntzan.
Sinaturiko hitzarmenaren arabera, Beasaingo IkastolaElduaien Hizkuntza Eskola ES098 Zentro Aztertzaileari lorturiko Prestakuntza Zentro bihurtuko da eta Cambridge English Language Assessment-en Schools Project-aren zati.
Horren arabera, Beasaingo Ikastolako ikasleak, EHIko Eleanitz Proiektuan ingelesea Haur Hizkuntza ikasten hasten direnak, Young Learners azterketak egiteko aukeraz gain abantaila bereziekin aberastuko dute bere jarduera. Ekimen berezietan parte hartuz, Young Learners azterketetan inskribatuz eta material esklusiboa lortuz.
Ikasle eta gurasoei dagokienez, informazio buletina eta aholkularitza zuzena ere jasoko dute, baita ingeles maila areagotzen lagunduko dien doako baliabide zerrenda luzea ere. Irakasleei dagokionez, bere lan ibilbidea aberastuko duten mintegi bereziak eta irakaskuntzako azken metodologia eta material gehigarria erabiliz, material interaktiboak barne.
Beasaingo Ikastolako guraso eta irakasleek informazio zabala jasoko dute honetaz hurrengo hilabeteetan.
Bestalde, Elduaien Hizkuntza Eskolarekin sinatutako hitzarmenari esker, Beasaingo Ikastolan urtero A1,A2,B1 eta B2 mailetako azterketak burutuko dira, alegia, Young Learners test-etatik hasi eta First Certificate for Schools bitartekoak.
Young Learnes azterketei dagokionez 2014ko azaroaren erdialdera egingo dira, eta iraileko lehen hamabostaldian egin beharko da matrikula. Azterketa hauek 7-12 urte bitarteko haurrentzat izango da.
KET, PET eta FCE for Schools deialdien informazioa aurretiaz jakinaraziko da eta edozein herritarrek izena eman ahal izango du Beasaingo Ikastolaren bidez edota Elduaien Hizkuntza Eskolaren bidez.
Munduan zehar 13.500 erakundek dute lankidetza hitzarmena Cambridgeko Unibertsitateko sail honekin, eta Gipuzkoan 21 zentro daude proiektuari atxikita. Beasaingo Ikastolakoa izango da gehituko den hurrengoa.